Borrar
Mikrofonoa, oholtza gainean. Fotolia

Bertsozale Elkarteak online eskainiko ditu bertso saioak hemendik aurrera

Bertsozale Elkarteak egitasmoa jarri du martxan pandemiak eragindako ezohiko egoerari aurre egiteko

UNAI SARRIUGARTE

Ostirala, 1 maiatza 2020, 13:34

Comenta

Bertsozale Elkarteak online eskainiko ditu bertso saioak hemendik aurrera. Hala, Bertsozale Elkarteak egitasmoa jarri du martxan pandemiak eragindako ezohiko egoerari aurre egiteko. Era berean, euskal lurraldean bertsolaritzaren ikusgarritasunari eusteko eta bertsolarien egoera zaurgarria leuntzeko helburuarekin, 45.000 euroko diru-laguntza eskaini du.

Hori dela medio, itxialdia hasi aurretik lotuta zeuden eta mantendu nahi dituzten edota saio berriak jorratu nahi dituzten antolatzaileei eskua luzatzen die Bertsozale Elkarteak, online saioak egiteko aukera eskainiz. Villabonako (Gipuzkoa) Subijana etxean jorratuko ditu elkarteak grabaketa lanak. Dena den, egunek aurrera egin ahala beste herri batzuetara lekualdatzeko aukera egongo da, konfinamendu aginduen arabera betiere.

Lehendabiziko saioa bihar, larunbatean, maiatzaren 2an, arratsaldeko sei eta erdietan ospatuko dute. Bertan Idoia Anzorandiak egingo ditu jai jartzaile lanak, eta, Jone Uriak, Ohiana Iguranek, Sustrai Colinak eta Xabi Igoak esku hartuko dute. Bigarren emanaldia, berriz, igandean egingo dute, eta, bertan Igor Elortza eta Onintza Enbeita ariko dira oholtza gainean bertsotan, Kike Amonarrizek jarritako gaiei erantzunez. Ikuskizuna arratsaldeko seietan abiatuko da. Emanaldiok www.bertsoa.eus atarian ikusi ahal izango dira.

Ekitaldiek gai anitzak eta berritzaileak aurkeztuko dituzte, formatu ezberdinetakoak izango direnak. Bertan lurralde historiko eta adin ezberdinetako bertsolariei eman nahi zaie ahotsa. Hortaz, nahi duen edonork proposamenak bidali ditzake sustapena@bertsozale.eus helbide elektronikora.

Era berean, Potokastak esparruan, bertsolari gazte hasiberriei egindako elkarrizketak bildu dituzte. Elkarrizketok entzungai daude www.bertsoa.eus-en, hala nola, Ane Zuazubiskar, Eli Pagola, Peru Abarrategi, Aitor Bizkarra, Sarai Robles eta Aner Peritz bertsolariekin osatutakoak. Astelehenero elkarrizketa berri bat jarriko dute entzungai.

Pasa den urtean 1.644 saio egin ziren Euskal Herriko zazpi probintzietan. Hauetako 1.215 saiok bertsogintza zuten hizpide: jaialdi, lagunarteko, plaza libreko zein txapelketan ospatutakoak. Beste laurehun ekitaldiak, berriz, hitzaldiak edota saio didaktikoak izan ziren. Datuok Xenpelar Dokumentazio Zentroak eman ditu ezagutzera.

Halaber, aurten saioen gorakada txiki bat sumatu zen urteko lehendabiziko bi hilabeteetan. Dena den, itxialdia hasi zenetik asko bertan behera geratu dira. Martxoan 195 ziren ospatzekoak eta 53 egin ziren. Horrek guztiak ondorio ekonomiko kezkagarriak izango ditu, martxotik ekainera bitarte, 385.600 euro inguruko galerak, hain zuzen.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Bertsozale Elkarteak online eskainiko ditu bertso saioak hemendik aurrera

Bertsozale Elkarteak online eskainiko ditu bertso saioak hemendik aurrera