Bertsolaritza hizkuntzalaritzaren ikuspegitik aztertzeko beka deialdia abian da
Ikertzaile gazteak edota hasiberriak dektoretza-tesiraino laguntzea du erronkatzat egitasmoak
UNAI SARRIUGARTE
Ostirala, 7 urria 2022, 23:14
Bertsolaritza hizkuntzalaritzaren ikuspegitik aztertzeko beka deialdia abian da. Izan ere, berriro ere Euskaltzaindiak eta Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak egitasmo hau jarri dute martxan, tesia egiteko asmoekin dabiltzan ikasleei bideratuta doana. Hauxe ikertzaile gazteentzako txapelketa da eta Mintzola ekimenaren baitan ospatzen dute.
Bertan master amaierako lanen eta ikerketa monografikoen egitasmoak onartuko dira, etorkizun hurbil batean tesiak sustatzea helburutzat hartuta. Hori dela medio, onuradunek unibertsitateko titulua izan beharko dute eta behin proiektua burututa, 2022-23a ikasturtean defendidu beharko dute.
Azaroaren 18ra bitarte aurkeztu daitezke hautagaitzak bertan. Bertsolaritza aztertzeko proiektuak soilik onartuko dira, baina aipatu bezala, betiere hizkuntzalaritzaren ikuspegitik jorratzen badira noski. Hautatuen zerrenda abenduan argitaratuko da eta 3.000 euroko diru-laguntza jasoko dute hauxe lantzeko. Ikerlanak ekainaren 15erako bukatuta izan beharko dituzte eta aurkezteko prest.
Saritutako ikerketa plazaratzeko eskubide osoa izango dute Euskaltzaindiak eta Bertsozale Elkarteak. Horrez gain, Azkue Liburutegian eta Xenpelar Dokumentazio Zentroan bana kopia gordeko dituzte.
Ikertzaile gazteak edota hasiberriak dektoretza-tesiraino laguntzea du erronkatzat proiektuak, ibilbide honetako erabakiak garrantzitsuak izaten baitira. Gainera, bertsolaritza eta hizkuntzalaritza azterketak sustatzea ere du xedetzat ekimenak.
Halaber, euskara hizkuntzako ahozko jardunari buruzko ikerketa zientifikoa sustatzea ere bilatzen da deiaildi honen bidez. Bertsozale Elkartearen eta Euskaltzaindiaren arteko lankidetzearen erronka esanguratsuenetakoa dugu hauxe.