Urgente Un accidente en Ugao-Miraballes obliga a cortar la BI-625
'Orainmenean' ikuskizuna, iaz, Euskararen Etxeko Berba aretoan. Euskararen Etxea

Bertsolari feministez osatutako I. Señora Sariketa hasiko da larunbatean

Hamalau emakume bertsolarik parte hartuko dute bi kanporaketatan, eta finala maiatzaren 8an izango da

Paul Picado

Lunes, 12 de abril 2021, 22:23

Emakume bertsolariek elkarrekin abesteko aukera izan dezaten, I. Señora Sariketa sortu dute zenbait emakume bertsolarik eta mugimendu feministetako kide batzuek. Horrela, bertsolaritza sariketa honetan hamalau emakume bertsolarik parte hartuko dute. Bi kanporaketa izango dira; bata, Aramaion, eta bestea, Mutrikun. Lehenengoa larunbatean, apirilaren 17an, izango da, Aramaion, eta, bigarrena, Mutrikun, handik astebetera.

Publicidad

Bi kanporaketa horietako lehen bi sailkatuak finalean izango dira, Lesakan, maiatzaren 8an. Aramaioko saioa 17.00etan izango da, Kultur Etxean, eta kanporaketa horretan, Haizea Arana, Oihane Perea, Itxaso Piquer, Maddi Aiestaran, Miren Artetxe eta Alazne Untxalo bertsolariak ariko dira. Gai-jartzaile lanetan Ainhoa Urien izango da.

Bigarren kanporaketa, esan bezala, apirilaren 24an izango da, Mutrikuko Kalbario ermitan, 17.00etan, eta kasu horretan, bertsolari hauek parte hartuko dute: Oihana Bartra, Saioa Alkaiza, Ainhoa Agirreazaldegi, Oihana Arana, Paula Amilburu eta Aissa Intxausti. Bestalde, Maite Berriozabal gai-jartzaile gisa ariko da. Azkenik, final handian ariko diren lau bertsolariak Lesakako Arrano tabernako terrazan izango dira.

Bertsolaritza sariketa honetara bertaratu nahi izanez gero, sarrerak atera beharko dira aldez aurretik. Horrela, Aramaion izango den lehen kanporaketarako sarrerak hemen eskura daitezke. Bestalde, apirilaren 24n Mutrikun izango den bigarren kanporaketarako sarrerak hemen. Azkenik, Lesakan izango den finala zuzenean ikusi nahi baduzue, sarrerak hemen eskura ditzakezue.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad