https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Berdel Eguna ospatuko da gaur, Mutrikun

Gazte batzuk, duela urte batzuk ospatutako edizioan./DV
Gazte batzuk, duela urte batzuk ospatutako edizioan. / DV

Arrain urdin honen 25.000 errazio inguru banatuko dira

UNAI SARRIUGARTE

Mutrikuko XXIV. Berdel Eguna ospatuko da gaur Mutrikun. Euskadi mailan oso estimatua da jaialdia hau, Mutrikun eta bizkaitar eta gipuzkoar kostaldean ospatzen den festibal jendetsuenetakoa. Jai herrikoi honek, Mutrikuko Udalaren eta ehun auzokide ingururen laguntza jasoko du.

Berdela gure portuetan asko arrantzatu eta saltzen den arraina da. XX. mendean ez zuen kontsumitzaileen artean onarpen gehiegiz gozatzen eta bere salmenta-prezioa osoa baxua izan ohi zen. Horregatik, 1993an, eta gogoeta prozesu luze baten ondorio bezala, Berdel Eguna sortu zuten gure kostaldeetako arrantzari bulkada bat emateko asmoarekin. Horri esker, gaur egun berdelak negu sasoiko baxura-kanpaina garrantzitsuenetariko bat suposatzen du.

Harrezkero, berdela Mutrikuko herriarekin oso lotua dago. Bere XXIV. edizio honetan , hainbat sukaldarik errezeta ezberdinak sukaldatuko dituzte arrain mota horrekin. Urtero 25.000 errazio inguru banatzen dira. Zehatzago esanda, bi tona berdel marmitakoan, pintxoetan edota erretako berdelen artean.

Egun osoan ekintza ugari ospatuko dira: goizeko hamarretan esku-langintza azoka ospatuko da Txurruka plazan. Bestalde, eguerdi partean Belaontzi Txapelketa burutuko da. Ondoren, pintxo-potea, trikitrilarien kalejira eta Mutrikuko Abesbatzaren emanaldia Zabiel enparantzan. Amaitzeko, arratsaldean eta berdel dastaketaren ondoren, Enkore musika taldearen kontzertua izango da.

Ekitaldi nagusia portuan egingo da. Arratsaldeko seietan berdelak parrilletan erretzeari ekingo diote. Berdel pintxoak zenbait edarirekin eskainiko dira. Parrilla hauetan berdela hamabi era ezberdinetan sukaldatzen da. Guztira 25.000 berdel errazio inguru banatzen dira urtero.