
Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Euskaraldia hasteko bi hilabete baino ez dira gelditzen (maiatzaren 15etik 25era ospatuko da laugarren edizioa), eta larunbat honetan belarriprest edo ahobizi moduan izena emateko epea zabaldu dute, Gasteizko Izaskun Arrue kulturgunean egindako ekitaldi batean. Bertan bildu dira dozenaka lagun: herritarrak, erakundeetako ordezkariak, batzordeetan aritzen direnak eta entitateetako kideak, besteak beste.
Euskaraldiaren nondik norakoak azaltzen, berriz, oholtza gainean egon dira: Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariordea eta kultura eta hizkuntza politikako sailburua; Ana Ollo, Nafarroako Gobernuko bigarren lehendakariordea eta memoria eta bizikidetzako, kanpo ekintzako eta euskarako kontseilaria; Irati Iciar, Taupako lehendakaria; eta Goiatz Urkijo, Euskaraldiko koordinatzaile orokorra.
Iciarrek azaldu du urte askotan «euskararen ezagutzan» jarri dela foko nagusia eta premiazkoa dela «erabilera sustatuko duen paradigma berri bat bultzatzea». «Gaur gaurkoz Euskaraldia da helburu hori lortzeko dugun tresna eraginkor eta masiboena», esan du.
Izan ere, gero eta jende gehiagok ulertzen du «lehen hitza euskaraz» egitearen garrantzia, eta «elkarrizketa elebidunak» gero eta arruntagoak dira gure inguruan. «Horrek guztiak Euskaraldiak, euskararen erabileran urratsak ematen jarraitzea ahalbidetzen du». Hala ere, azaldu duenez, «edozein ohitura aldatzea ez da erraza, are gehiago hizkuntza ohiturak direnean, baina, apurka-apurka, edizioz edizio, Euskaraldiak erabileran jauzi garrantzitsuak ekarri ditu».
Ildo berean, Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politika sailburu Ibone Bengoetxeak Euskaraldia hizkuntza ohiturak aldatzeko bidea badela esan du. Bere ustez, «euskararen erabileran jauzia eman behar da bai lagunartean, bai laneko kideen artean zein senideen artean». Eta aipamen berezia egin du euskaratik urrun daudenak ere euskarara erakartzeko, euskarak «denok» behar gaituelako.
Horiek horrela, Ana Ollo Nafarroako Gobernuko ordezkariak azaldu du belarriprest rolaren baitan, badagoela «hobetzeko tartea» oraindik ere. Euskaraldian orohar ahobizi rola izan da nagusi; eta gogorarazi nahi izan du belarriprest rola ere garrantzitsua izateaz gain, pertsona askorentzat «egoki-egokia» dela. «Rol hori ez da euskara pixka bat dakitenentzat, ez soilik beraientzat. Nafarroan, adibidez, euskara jakin arren, gutxi erabiltzen duen jende asko dago. Horren atzean oso bestelako arrazoiak daude. Herritar guztiak ez dira toki beretik abiatzen, eta belarripest izatea Euskaraldiarekin bat egiteko aukera on-ona da», esan du. Gazteei ere bidali nahi izan die mezua, Euskaraldian beraiek ere tokia dutela gogoraraziz.
Bestalde, Goiatz Urkijo Euskaraldiko koordinatzaileak nabarmendu du izen-ematea «oso-oso modu errazean» egin daitekeela, euskaraldia.eus webgunean bertan dagoen formularioa beteta. Eta gehitu du ariketarentzat «oso garrantzitsua» dela parte hartuko duten belarriprest eta ahobizi guztiek ematea izena, horrek ahalbidetuko duelako gero «Euskaraldiaren inguruko ikerketa egin ahal izatea, parte hartzaileen jarraipena egitea, txapak banatzea, eta batez ere, prestakuntza tresna eta aholkuak helarazi ahal izatea».
Horren adibide izan da Bengo abeslaria eta Euskaraldiko hamaikako kidea, ekitaldian kantu batzuk eskaintzeaz gain, izena eman baitu ariketan, eta Euskaraldirako ariketarako dituen asmoak azaldu ditu. Hori bera egin dute beste hainbat aurpegi ezagunek ere, hala nola, Eneko Atxak, Edurne Azkaratek eta Zibel Damestoy
Azpimarratzekoa da behin izena emanda aukeratutako rolaren araberako txapa eskuratu beharko dutela parte hartzaileek. Horretarako, batzordeak ibiliko dira buru-belarri txapak banatzen Euskal Herriko herri eta txoko guztietan. Euskaraldiko lantaldetik azpimarratu dutenez, «ezinbestekoa da ariketak irauten duen 11 egunetan txapa soinean eramatea, aurrean den ezezagunak euskaraz badakien erakutsiko baitu txapak».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Tres días de desfiles de Moda Norte en Santander
El Diario Montañés
Terelu repetirá en el Zorrilla tras aplaudir el público en pie su debut en el teatro
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.