Baserritarren funtseskoztasuna aitortzeko sentsibilizazio kanpaina bat jarri dute martxan
ENBA nekazaritza elkarteak koronabirusaren pandemiak eragindako itxialdiari aurre egin nahi dio #funtsezkoakzarete lemapean
UNAI SARRIUGARTE
Viernes, 15 de mayo 2020, 21:47
ENBA nekazaritza elkarteak baserritarren funtseskoztasuna aitortzeko sentsibilizazio kanpaina bat jarri du martxan. #funtsezkoakzarete lemapean koronabirusaren pandemiak eragindako itxialdiari aurre egin nahi diote, sektore horren garrantzia ezagutzera emanez. Izan ere, elikagaiak ekoizten dituzten baserritarrek ez dute edonolako etenik egin euren eguneroko aktibitatean eta azken asteotan buru belarri ibili izan dira lanean gure mahaietan elikagaiak falta ez zitezen.
Publicidad
Ezohiko egoera horrek baserritarrek jarduteko zuten jokabidea zeharo berregokitu eta birmoldatu du. Hala, azoka ezberdinen itxieraren ondorioz, kontsumitzaileengana iristea zail xamarra egin zaie. Hori dela bide, euskal gizarteak euren elikagaien alde duten konpromiso ikaragarria berretsi nahi dute.
Hortaz, itxialdiaren leuntzea iragartzen ari diren asteotan baserritarrek ere euren elikagaien eta euren lanarekiko begirunea mantentzea nahi dute, gizartean betetzen duten funtsezko papera aditzera emanez. Hori dela medio, euskal herritarrei eskua luzatzen diete, #funtsezkoakzarete lemapean ikus-entzukezkoak edota elkartasun mezuak zabaltzera sare sozial ezberdinetan.
Hainbat pertsona esanguratsuk egin dute bat egitasmoarekin, hala nola, Pirritx, Porrotx eta MariMotots pailazoal, Eneko Atxa, Javi Sierra eta Roberto Ruiz sukaldariek, Karmele Jaio eta Toti Martinez de Lezea idazleek, Iker Irribarria eta Iñaki Artola pilotariek, Athleticeko Eunate Arraiza eta Real Sociedadeko Aihen Muñoz futbolariek, BCCko Joxemari Aizegak, Xabier Euzkitze, Dani Álvarez, Begoña Beristain, Aitor Buendia, Pili Kaltzada eta Joxeina Etxebarria kazetariek, Julian Iantzi aurkezleak, Bittor Rodríguez eta Nerea Segura nutrizionistek, Iker Galartza aktoreak, Juan Inazio Pérez ikerlariak edota Axi Muniain surflariak.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión