Borrar
El Euromillones del viernes: comprobar resultados del 5 de diciembre
Juan Luis Arsuaga eta Asier Gómez dira azterketan parte-hartu duten ikertzaileetako bi. ZIENTZIA.EUS

Atapuercako sedimentu ezberdinetatik Nendartalen DNA antzeman dutela mahaigaineratu du Science aldizkarian kaleratutako ikerketa batek

Atapuercan guztira bost Neandertalen DNA sekuentziatu ahal izan dute, aipatutako lur-sedimentuak erabiliz

UNAI SARRIUGARTE

Asteartea, 20 apirila 2021, 12:37

Comenta

Atapuercako sedimentu ezberdinetatik Neandartalen DNA antzeman duela mahaigaineratu du Science aldizkarian kaleratutako ikerketa batek. DNA fosilen edonolako beharrik gabe eskuratu ahal izan dute. Aztarnategiko lur-sedimentuez baliatuz burutu ahal izan dute. Egitasmoa landu duten ikertzaileek diotenez, gaur egun jada ez dute aspaldiko fosilen beharrik giza espezie ezberdinak identifikatzeko. Juan Luis Arsuaga eta Asier Gómez dira azterketan parte-hartu duten ikertzaileetako bi.

Izan ere, Paleontologiarako dinamika hau oso baliagarria izango dela zehaztu du Asier Gómez ikertzaileak. Egun arte oztopo galanta izan da nahikoa fosil ez aurkitzea arte neandertalen eta beste giza espezieen historia filogenetikoa landu eta ezagutzera eman ahal izateko.

Atapuercan (Burgos) guztira bost Neandertalen DNA sekuentziatu ahal izan dute, aipatutako lur-sedimentuak erabiliz. Aztertu dituzten sedimentuak honakoak dira: gorotzak, pixa eta beste gorputz-fluidoen bidez kanporatutako DNA, hain zuzen ere.

Antzeman duten DNA zaharrena duela 110.000 urte bizi izan zen gizonezko batena da. Hala, lagin hori Europako beste Neandertal batzuenarekin konparatu eta gero, duela 135.000 urteko Neandertalen lerro nagusitik adarkatutako Neandertalen leinu batekoa izan daitekeela adierazi dute. Era berean, aurkitu dituzten beste DNA arrastoak berriagoak omen dira, duela 80.000 eta 105.000 urte bitarteko lau emakumezkoen laginak, alegia. Ikerketa taldeak horiek Neandertal klasikoen familiakoak direlakoan daude, duela 105.000 urte adarkatutako beste Neandertal leinu batekoak.

Kobazulo honen izena milioi bat urtez han sortutako estalagmita erraldoietan du jatorri. Bertan Neandertalak bizi izan ziren, Homo Sapiensak ailegatu zirenerako kobazuloan sartzea ezinezkoa baitzen. Izan ere, kobazulo honen sarrera garai honetarako guztiz estalita geratu zen, kobazuloa erabat isolatuz.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Atapuercako sedimentu ezberdinetatik Nendartalen DNA antzeman dutela mahaigaineratu du Science aldizkarian kaleratutako ikerketa batek

Atapuercako sedimentu ezberdinetatik Nendartalen DNA antzeman dutela mahaigaineratu du Science aldizkarian kaleratutako ikerketa batek