Borrar
AsteRkaria

Macarenaren begirada

Martes, 1 de julio 2025, 01:02

Badirudi fededunek ez dutela Macarena Amaren begirada ezagutzen; ezta aditzen ere. Dirudienez, Birjinak jada ez die sinestudunei lehen bezala begiratzen; zaharberritze lanen aurretik Esperanzak zuen errukiz eta minaz betetako begirada hura galdu du. Batek beti uste izan du eliztarrak zirela imajinari begiratzen ziotenak, eta bat-batean konturatzen da kontrakoa dela; edo, gutxienez, begikotasunezko lotura horretan –Andra Mariaren eta erlijiozaleen arteko komunikazioan– nolabaiteko elkarreragina badagoela, edo bazegoela behintzat. Ez dakit; ez dut behar adina erreferentziarik gertatutakoaren benetako garrantzia neurtzeko: inoiz ez dut irudi batekin halako elkartasunik sentitu. Kontua da aurpegiaren desitxuratze larri horrek dimisioak eragin dituela kofradiaren baitan.

Badirudi Ábalosek ere –«no me reconozco»– ez duela plazaratutako grabazioetan bere burua ezagutzen. Dirudienez, audioan entzuten den ahotsa ez zaio Garraio ministro ohiari ezaguna egiten; saiatu arren ez du sentitzen entzuten den ahotsa berea denik. Gu geuri galdetuko baligute, baietz esango genuke: Ábalosen ahotsa dela hori. Baina egia da ahotsa oso zerbait pertsonala dela, eta inork ez du jabeak baino hobeto ezagutzen. Kontua da, joan den astetik hona, Ábalosi ahotsa ez ezik, begirada ere aldatu zaiola: berak nola begiratzen digun eta guk hari nola begiratzen diogun, ez direla duela egun gutxiko berberak.

Badirudi Santos Cerdáni UCOren solasaldietan agertzen den tipoa ez zaiola iruditzen Santos Cerdán denik. Eta berak inork baino hobeto ezagutzen du Santos Cerdan. Ez, Servinabarren jabea izateko kontzientziarik ere ez du; eskerrak Guardia Zibilak jakinarazi diola. Bai, dokumentuak ikusiak ditu baina urte hauetan zehar, milaka dokumentu pasatu zaizkio sinatzeko. Haietako asko gainetik baino ez die begiratu. Antolakuntzako idazkari ohiari, sinadura ez ezik, begirada ere aldatu zaio: berak nola begiratzen dien PSOEkideoi eta PSOEkideek hari nola begiratzen dioten ez dira duela egun gutxiko berberak.

Badirudi Koldorekin oker geundela. Ez genuen espero Koldo García grabazioen egilea izatea. 'Iturgin' soil baten gisara begiratzen genion. Orain, Koldori profila ez ezik, behakoa ere aldatu zaio: berak nola begiratzen dien Peugeotekideoi eta Peugeotekideek hari nola begiratzen dioten ez dira lehen bezalakoak.

Badirudi Sánchezek ere ez dituela azken etapa honetan bere alderdiaren buru izan direnak ezagutzen. Bai, Penintsula autoz zeharkatu zuten berberak dira, baina begirada zeharo aldatu zaie. Ez diote begiratzen garai hartan antzera, eta berak ere ez die begiratzen lehen begiratzen zien moduan.

Badirudi hiritarrok ere ez dugula guztiz ulertzen Sánchezen biktimaren papera. Egun hauetako haren soa interpretatzea kosta egin zaigu; zaila da imajinatzea ustezko putazale eta lapurrak ontziaren gidari izatea. Sánchezek ez digu jada lehen bezala hitz egiten eta guk ere ez diogu Sánchezi lehen bezala entzuten: ez dugu haren begietako mezua ulertzen. Nahasi gaitu –«Son las cinco y todavía no he comido»–. Bere leialak ere, noraezean, liderrari adi egon beharrean, beste alde batera –La Hayara– begiratzea nahiago izan dute.

Badirudi fededunek ez dutela Macarena Amaren begirada aditzen; ez eta ezagutzen ere. Mendeetan zehar, Ama Birjinaren begietan mezu argi eta garbi bat distiratzen zen, sinestudunen belaunaldien norabidea markatu izan duena. Baina orain, Ama Birjinak ez ditu lehen bezala begiratzen: beste gauza bat adierazten du, badago beste seinale irakurtezin bat Esperanzaren aurpegian non ez baitute elizkoiek beren burua ezagutzen.

En fin.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Macarenaren begirada

Macarenaren begirada