Borrar
Adobestock
Territorios

Metaforen ahulezia

Larunbata, 20 iraila 2025, 22:14

Comenta

Joan den igandean, telebistan Donostiako estropadak ikusten ari nintzela, lehen minututan kirol horren edertasunari eman nion amore. Gero, edozein esparrutan askotan aipatzen den metafora etorri zitzaidan burura. Guztiok norabide berean arraun egin, guztiok arraunkada batera eman.

Neronek erabili izan dut behin baino gehiagotan, arraunaren metafora. Oteizak esan zuen hor zegoela euskaldunon izaeraren gakoetako bat, arraunean, atzera begira aurrera egin. Baina berehala etorri zitzaidan metafora horren ahulezia: izan ere, arraunlariek ez dakite nora doazen, zuzenean ziabogara edo aldamenekoaren esparrua inbaditzera. Patroiak daki, patroiak bideratzen du gainerakoen lana, patroirik gabe noraezean doa trainerua. Arraunlariek patroiarengan jarri behar dute konfiantza, ia itsuan.

Beste metafora bat. Sarritan, zahartzaroa amildegira doan aldapa behera gisa kontatzen da, gailurrean jaio eta amildegian bukatu. Metafora beltza, kontrako zuria ere baduena. Eta metafora aldapa gora balitz? Zenbat eta gorago egin, orduan eta neketsuago pausoa, baina zenbat eta gorago igo, orduan eta ikuspegi zabalagoa duzu, lehen ezkutuan zeudenak ere ikusten dituzu.

Hirugarren bat. Sarritan esaten dugu feministok behin betaurreko moreak jantzi ezkero, mundua beste modu batean ikusten duzula, erremediorik gabe, hor hasten zarela lehen lauso zegoena garden eta garbi ikusten. Metafora horrek ere badu bere ahulezia: feminismoa ez da protesi bat, ez da jarri eta kendu daitekeen gailu bat, munduari eragiteko modu bat baizik, eskubide berdintasunaren alde egiteko modu bat.

Ez da zertan idazle izan metaforak erabiltzeko. Guztiok erabiltzen ditugu eta askotan argigarriak dira, esan nahi duguna primeran adierazten dute. Baina kontuz, metafora askok ditu ahuleziak eta batzuetan esan nahi duzuna gehiegi sinplifikatzen dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Metaforen ahulezia

Metaforen ahulezia