Borrar
Adobestock
Territorios

Haurtzaroaren arrastoa

Ostirala, 16 otsaila 2024, 09:43

Comenta

Sarritan iraganari leporatzen diogu gertatzen zaigunaren edo gertatzen ez zaigunaren erantzukizun osoa. Nire gurasoak halakoak ziren, nire jatorrizko familian hau edo hura gertatzen zen. Eta bai, ezin ukatu haurtzaroak pertsona helduongan utzitako arrastoa, zauriak nahiz onurak.

Eragin hori, ordea, ez da automatikoa, ez da matematikoa. Bistan da haurtzaro gogorra izandako askok heldutasun zoriontsua izan dezakeela, baita haurtzaroan jazarpenen bat jasotako haur batzuk kaltegile bilakatzen direla ere gaztetan edo heldutan. Edo familia berean, baldintza berdinekin sortutako anai-arrebak zein desberdinak diren.

Ezagutzen dut bolada batean amarekin kale gorrian edo sotoren batean lo egin zuen haurra, tarteka adiskideren baten aldi baterako babesa lortu bazuten ere, eskolako etxeko lanak kaleargien azpian egin ondoren nota onak lortzen zituena eta gaur egun sendagile ospetsu dena.

Nota onak ateratzen zituen ere bai egunotan hedabideetan ezagutu dugun 11 urtetako mutilak. Bederatzi urte zituenetik bakarka bizi izan omen da, argindarrik gabe, kontserba lata hotzak jaten, ur berorik gabe, amak abandonatutako etxean. Bi urte horietan ez zuen eskolan kale egin, etxeko lanak eginda eta garbi joaten omen zen eskolara. Eta bi urte horietan ez omen zen inor jabetu mutilaren egoeraz, ez eskolan ez bizileku zuen eraikinean. Kontatu digute orain mutila babes etxe batean bizi dela, familia batekin eta legeak ama zigortu duela. Auskalo zer gertatuko zaion haur horri etorkizunean, baina egingo nuke familia gozo batean sortu eta hazitako haur batek baino tresna gehiago dituela bizitzari aurre egiteko. Hori bai, garesti ordainduak. Haurtzaroak markatzen gaitu, baina norberaren erabakiek badute zerikusirik. Eta hori itxaropentsua da, batez ere jatorri desegokia suertatzen zaionarentzat.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Haurtzaroaren arrastoa

Haurtzaroaren arrastoa