Borrar
Fotolia

Guztion duintasuna

Ostirala, 7 uztaila 2023

Comenta

Batzuetan, gutxitan, gauzak errotik eta kolpetik aldatzen dira, begi kliska batean. Iraultza esaten zaio aldaketa modu horri. Gehienetan, berriz, gauzak mantso aldatzen dira, poliki, tantaka, ia antzematen ez den moduan. Mantsoegi aldaketa premiazkoa duenarentzat.

Adibide bat: pixkana aldatzen ari dira zahar egoitzak edo, gutxienez hoberako izango den aldaketa hori martxan jartzen ari da. Hemendik aurrera ez omen dira erraldoiak izango, gehiengoa 150 pertsonatan egongo da eta egoiliarrak talde txikitan bananduko dira, taldea familia giroari hurbil dadin. Gainera, Jaurlaritza lotura fisikoen kontrako araudia ari da prestatzen, lotura fisiko nahiz kimikoak benetako salbuespen izan daitezen, ez arau. Gezurra dirudi, baina orain loturak arruntak omen dira. Ohera lotuta dagoen zaharrak lan gutxiago ematen dio zaintzaileari.

Zerbait aldatzen ari da zahar egoitzatan. Zergatik? Agian Covidak zulo beltzak nabarmendu zituelako, agian. Baina era berean, egoitzetako langileek ikusi nahi ez duguna begi bistan utzi digutelako, egoitzetan gertatzen denarekin eta gertatzen ez denarekin interes zuzena ez dugunon arreta ere piztu dutelako.

Gizarteak bultzatu duelako hasi da aldaketa, eta gizartearen esku dago aldaketaren abiadura bizkortzea ere bai. Batez ere kontuan badugu egoitza asko publikoak direla, baina kudeaketa pribatuaren esku daudela eta hor aurkitu dutelako erakundeek babeslekua, ihesbidea. Ez da gure arazoa, enpresaren eta langileen arteko kontua baizik.

Ongi etorria zahar etxeetako egoiliarren duintasunaren alde egindako guztia, tantaka eta mantso egina bada ere. Garestiago aterako zaigu, langileei diru eta lan baldintza hobeak eskaini beharko zaizkielako, langileen duintasuna delako egoiliarren duintasunaren lehen baldintza eta zaharren duintasunik gabe ez dagoelako gizarte duinik.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Guztion duintasuna

Guztion duintasuna