

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Aitor dezadan aspalditik dudala etorkizuna planifikatzeko joera. Etorkizun laburra, noski, gaztetan ere jakin banekielako epe luzea urrutiegi gelditzen dela. Eta horrela jarraitzen dut: astez aste egin beharreko kontuen zerrenda egiten dut, egunez egun, orduz ordu, are bazkaltzeko eta afaltzeko jan behar duguna zehaztuz. Hortik aurrerakoa lainotuegi dago.
Batzuetan, ahaztu egingo ez zaizkidan kontuak ere idazten ditut, batez ere zeregina bete ondoren apuntea urratzeak ematen didan gustuagatik. Eta halere, aspaldian utzi nion urte berrirako helburuak zehazteari. Ohitura hartu baino lehen egiaztatu nuen asmo gehienak hor gelditzen zirela, asmoen munduan eta egiaztapen horrek ez zidalako laguntzen.
Astebeteko epea du, beraz, niretzat etorkizunak. Eta halere ia astero gertatzen da planifikatutakoa hankaz gora jartzen duen zerbait, nireak edo inguru hurbilekoen ondoez edo gaixotasunen bat, konpromisuren berri bat, faktura bat egiterakoan norbaitek egiten duen eskakizun bitxia (administrazioen burokrazia aseezina da) edo berehalako arreta eskatzen duen auskalo zer.
Kontutan izan gabe bizitzak etengabe jartzen dizkizun erronkak. Nola eutsi berez garrantzirik ez duen egunerokoari zerbaitek zugan lurrikara eragiten duenean? Berez sortzen zaidan lehen ideia zerbait egitea da, gehienetan, lan egitea, ez hausnarketan gelditzea, baina hori malformazio bat izan daiteke, seguruenik horrela da.
Azken batean, jendea sailkatzeko modu bat pertsona bakoitzak denboraren aurrean duen jarrera kontutan hartzea da. Denborarekin zer egin ez dakitenak eta egunero denbora falta dutenak. Memoriak esaten dit bigarren talde horretan bizi naizela ni, urte osoan, egun seinalatuetan nahiz arruntetan. Agian horrek adierazten dut zergatik planifikatu behar dudan denbora, astez aste. Urte berri on, irakurle.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Silvia Cantera, David Olabarri y Gabriel Cuesta
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.