https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Arabako Bertsolari Txapelketa osatzeko kanporaketak hasi dira

Mikrofono bat, bertsolaritza txapelketa irudikatzeko./Fotolia
Mikrofono bat, bertsolaritza txapelketa irudikatzeko. / Fotolia

Gaurtik hilaren 28ra, Maeztu, Izoria, Bastida, Agurain eta Murgian ariko dira bertsolariak. Azkenerako, 13 baino ezingo dira sailkatu

AMALIA IBARGUTXI

Arabako Bertsolari Txapelketa kanporaketa fasean sartu da. Datorren urteko txapelketara sailkatzeko bost kanporaketa jokatuko dira Maeztun, Izorian, Bastidan, Agurainen eta Murgian. Azkenerako, 13 izango dira bertsolari sailkatuak otsaileko txapelketari begira.

Txapelketan 27 bertsolarik eman dute izena, baina 18k hartuko dute parte, eta urriko kanporaketen ondoren 13 lagun sailkatuko dira bost kanporaketa fase horien ondoren. 2017ko txapelketako finalistak zuzenean sailkatu dira. Iazko sailkapen hori erabili dute kanporaketa saioak antolatzeko, eta parte hartu ez zutenak sailkapenaren bukaerara eraman dituzte, hurrenkera alfabetikoan.

Kanporaketetan, saio bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da txapelketarako eta gainontzeko bertsolariak puntuazioaren arabera sailkatuko dira. 2017ko txapelketako 5 finalistek izena eman dute 2019koan parte hartzeko, eta beraz, 13 bertsolari sailkatu ahal dira. Orotara, 18 bertsolariko taldea osatuko dute txapelketarako.

Bost kanporaketak, bost egunetan, Maeztu, Izoria, Bastida, Agurain eta Murgian jokatuko dira. Lehenengoa gaur egingo dute, larunbatez, 17:30ean. Andere Arriolabengoa, Izar Mendiguren, Unai Anda, Manu Bendala, Unai Gomez eta Aitor Ugarte lehiatuko dira. Gai-jartzaile lanak Oier Suarezek egingo ditu. Izoriako bigarren kanporaketa bihar izango da Paula Amilburu, Asier Rubio, Irari Anda, Unai Bengoetxea, Mikel Martin eta Markel Yollerren artean jokatuko dute. Lierni Altuna izango da gai-jartzailea.

Hirugarren kanporaketa Bastidan ikusi ahalko da, 26an, Eli Plazaolaren gidaritzapean. Rikardo Gonzalez de Durana, Jon Ruiz de Pinedo, Xabier Antia, Iñaki Cabeza, Unai Mendibileta eta Xabi Igoa lehiatuko dira. Laugarren kanporaketa fasean, Agurainen, Peru Abarrategi, Jagoba Apaolaza, Oier Arbina, Ainhoa Comas, Aitor Najera eta Iñaki Viñaspre, gaiak Etxaun Otañok gaiak jarriko dituelarik.

Azkenik, bosgarren kanporaketa, Murgiakoa, urriaren 28an izango da, igandean, Felipe Zelaieta, Martin Abarrategi, Aroa Arrizubieta, Beñat Garaio, Xabier Rico eta Serapio Lopezek egingo dute. Gai jartzailea Aitana Iradier izango da. 10 bertso puntuagarri izango dituzte bertsolariek.

Temas

Euskera