Borrar
Andres Alberdi.

Andres Alberdiren sarrera-hitzaldia larunbatean, euskaltzain oso bihurtuz

'Arauen itsasoan barna. Araua al da dena' testua irakurriko du hizkuntzalari getariarrak

Leire Larrazabal

Ostirala, 24 azaroa 2023, 10:32

Comenta

Euskaltzaindiak iazko azaroaren 26an Andres Alberdi hizkuntzalari getariarra euskaltzain oso izendatu zuen. Orain, Akademiaren barne-arauek agintzen dutenari jarraikiz, sarrera-hitzaldia egitea dagokio euskaltzainari. Larunbat honetan izango da, Getariako udaletxean.

Harrera-ekitaldia herriko Salbatore abesbatzaren doinuekin abiatuko da, eguerdian, 'Euskal Herriko semeak gara' abestuko dutelarik, eta, ondoren, Getariako ereserkia. Horren ostean, ekitaldi instituzionala hasiko da. Horrela, Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Haritz Alberdi Getariako alkateak ongietorria egingo diete bertaratutakoei eta, jarraian, Alberdik 'Arauen itsasoan barna. Araua al da dena' izenburua duen sarrera-hitzaldia irakurriko du. Arauekin izan duen bizipen pertsonalez eta harremanez ariko da lehen partean. Bigarrenean, araugai berri batzuen demandan ariko da, eta eskari edo aldarrikapenarekin batera, hausnargai, euskararen eta arauen gaineko kezka eta gogoeta batzuk aletuko ditu. Ondoren, Mikel Zalbide euskaltzain osoak erantzungo dio.

Bukatzeko, euskaltzain berriak karguaren zina egingo du eta euskaltzain osoaren domina, diploma eta ikurra jasoko ditu euskaltzainburuaren eskutik.

Alberdi Filosofian lizentziaduna da, irakaskuntzan aritua 38 urtean. 2007tik Euskaltzaindiaren Zientzia eta Teknika Hiztegia Biltzeko lantaldeko partaide da, besteak beste. 2018an euskaltzain urgazle izendatu zuten. 'Euskara Batuaren Eskuliburuaz' gain, bestelako lan batzuk ere ondu ditu Alberdik. Tartean, 'Bidegileak', 'Oinarrizko gramatika' eta 'Ahoskera'.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Andres Alberdiren sarrera-hitzaldia larunbatean, euskaltzain oso bihurtuz

Andres Alberdiren sarrera-hitzaldia larunbatean, euskaltzain oso bihurtuz