Amazonen Hegoafrikako egoitzaren obrak eten dituzte, bertako indigenen eskaerei jaramon eginez
Indigenek salatu dutenez, leku sakratuan eraikitzen ari dira nazioarteko konpainia honen egoitza berria
UNAI SARRIUGARTE
Martes, 22 de marzo 2022, 01:16
Amazonen Hegoafrikako egoitzaren obrak eten dituzte, bertako indigenen eskaerei jaramon eginez. Izan ere, indigenek salatu dutenez leku sakratuan eraikitzen ari dira nazioarteko konpainia honen egoitza berria.
Publicidad
Patricia Goliath epaile hegoafrikarrak agindu du Lurmutur Hirian eraikitzen ari diren egoitza eta biltegiaren obrak bertan behera uztea. Epaileak erabaki hori hartu du khoisan komunitate indigenen aldarrikapenak alde batera utzi baitira. Goliathek nabarmendu duenez, erabaki honek ez du edonola ere proiektuaren eraikuntzaren aurka egiten. Baina hauxe konpontzeko eraikuntzaren arduradunak khoisan komunitateko kideen artean galdeketa bat egitera behartzen ditu.
Ebazpenak mahaigaineratzen duenez, egitasmo honek onura ekonomikoak aurkezten ditu, bai, azpiegiturei dagozkionak eta baita publikoak ere. Dena den, informe honetan zehazten denez, ezin da inola ere jatorrizko herrien oinarrizko eskubideen gainetik egon. Indigenentzat sakratuak omen dira lur horiek duela bost mendetatik, europar kolonizatzaileen aurkako erresistentzia-gunea izan baitzen zonalde hura 1510. urtean.
Proiektu honetarako aukeratutako kokalekua 4.500 milioi rand-ekoa da (272 milioi euro inguru). Amazonen egoitza berriaren eraikuntza prozesuak polemika ikaragarria piztu du biztanleen artean iragarri zenetik, batez ere Lurmutur Hiriko Observatory barrutian (Hegoafrikako hego-mendebaldea).
Khoi eta San komunitateek adierazi dutenez, azpiegitura altxatzen ari diren lurra gaur egun Liesbeek Leisure Properties enpresarena da. Hala, indigena komunitateek oraindik antzinako tradizioarekin erlazio estua aurkezten duten zeremoniak eta bilerak atontzeko erabiltzen dute esparrua.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión