Borrar
Adobestock
Territorios

Ama soilik

Sábado, 14 de junio 2025, 00:17

Edonork onartuko dizu pertsona guztiok alderdi ugari dugula, atal desberdinak. Izan zintezke aita eta futbolaria batera edo irakaslea eta ikaslea, gaztea eta musikaria, alaba eta emaztea, semea eta senargaia … Eta ez bi soilik. Aita, futbolaria eta euskaltzalea; irakaslea, ikaslea eta alaba; gaztea, musikaria eta ikaslea…

Gero, zeregin bati edo besteari denbora gehiago eskainiko diozu, ahalegin gehiago edo gutxiago, baina moldatuko zara dituzun aurpegi horiek garatzen eta gehiago ere bai. Konbinazio batzuk bitxiak izan daitezke batzuentzat, azken batean burmuina estereotipoz josia dugulako, baina bizi dituenarentzat bateragarriak dira sarritan, ez du nahitaez momentu oro aukeratu behar.

Salbuespenak ere badaude. Batetik, adina: zaharra bazara gizarteak ez dizu apenas beste alderdirik onartuko, esango dizu hori dela zure alderdi bakarra, zahartzaroa, kosta egingo zaio edonori onartzea zaharra eta ikaslea zarela, zaharra eta kirolaria. Gehienez jota ere, zaharra eta aitona-amona izatea onartuko dizute.

Amatasuna da askorentzat beste salbuespen bat. Ama bazara, betiko izango zara ama eta betiko izango da hori zure lehentasuna, horrek definituko zaitu, zure seme-alabak haur direnean nahiz beste familia bat sortu dutenean. Are gehiago, zure seme-alabak amazulo amorratuak bilakatzen ez badituzu, kale egin duzu. Aldare batean jarriko zaituzte eta ohore horren truke han bizi beharko duzu beti, aldare horretan gatibu.

Gogoan dut gure idazle ospetsu batek poema batean esaten ziola amari «zu zara niretzat dena». Irakurri nuenean berehala pentsatu nuen laudorio izan daitekeen esaldia zigorra zela niretzat. Nik ez dut inorentzat «dena» izan nahi, ezta seme batentzat ere. Asko izan nahi nuke beste norbaitentzat, bereziki nik sortutako haurrarentzat, baina inolaz ere ez «guztia».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Ama soilik

Ama soilik