Borrar
Urgente Muere el arquitecto Frank Gehry a los 96 años
AEKko arduradunak, Gasteizko Zadorra AEK euskaltegian.

AEKk ikasturte berriaren matrikulazio kanpaina aurkeztu du

'Euskara eroso ikasi eta bizi' da astearte honetan Gasteizko Zadorra AEK euskaltegian ezagutzera eman den kanpaina berriaren leloa

Asteartea, 2 iraila 2025, 16:31

Comenta

Eusko Jaurlaritzak euskaltegietan A2 maila lortzea ia doan izango dela jakinarazi duen egunean, AEK-k 2025/2026 matrikulazio kanpaina aurkeztu du Gasteizko Zadorra euskaltegian.

Ikasturte berriaren alderdi azpimarragarrienetako bat da ikasleek aipatutako mailaren matrikulari dagokion 70 euro inguruko kopuru txiki bat baino ez dutela ordaindu beharko izena ematerakoan, eta kopuru hori berreskuratu ahal izango dutela maila egiaztatzerakoan. Deigarria da, orain arte astean bost orduko A2ko ikastaro batek 700 euro gaindi zitzakeelako urtean euskaltegi batean, AEK-koak barne, matrikulaz gain ikastaroaren kuotak ordaindu behar baitziren.

Bada, AEKko euskaltegiei dagokienez, interesdunek gaurtik aurrera matrikula egin ahalko dute. 'Euskara eroso ikasi eta bizi' da 2025/2026 ikasturteko leloa, eta aurkezpenean AEKko Nazio Kontseiluko kideak izan dira: Aize Otaño Lizarralde, Gipuzkoako ordezkaria; Xabier Gartzia Castell, Nafarroako ordezkaria; Bixente Claverie, Iparraldeko kidea; Lurdes Etxezarreta Artabe, Bizkaiko ordezkaria; eta Maialen Begiristain Grado, Arabako ordezkaria. Bertan izan dira, halaber, Gasteizko AEKko hiru ikasle (Rocío Hontoria Campo, Victoria Zarco Jiménez eta Laura Cardelli Sgattoni).

Nabarmendu nahi izan dutenez, euskara ikastea «doakoa eta irisgarria izan behar du» Euskal Herrian bizi diren pertsona guztientzat. Zentzu horretan, oso era «positiboan» baloratu dute doakotasunaren bidean azken urteotan egin diren urratsak. «EAEn B2 mailara arte ikasturte hasieran ordaindutakoa berreskuratu daiteke, eta ikasturte honetan A2n matrikulatuko direnek ere askoz diru gutxiago aurreratu beharko dute, HABEren sustapenari esker. Hortaz, EAEn A1, A2 eta C1 mailak -16-18 urteko gazteen kasuan- modu askoz merkeagoan lortu ahal izango dituzte. Eta Nafarroan ildo horri jarraituz, A1ekoek %100 arte berreskuratu ahalko dute. «Ipar Euskal Herrian ere formaziorako aukera eskaintzen dute enpresek, eta langileek doan dituzte euskara-ikastaroak», esan dute.

Ehun euskaltegi baino gehiago

Gogorarazi dute ere AEKk 100 euskaltegi baino gehiago dituela Euskal Herri osoan, eta horien bidez beste hamaika herritara iristen da. «Ikasturte honetan, adibidez, euskaltegi berriak edo berrituak izango ditugu Hendaian, Azkainen eta Lodosan», esan dute. Gainera, ikaslearen beharrizanetara egokitua dugu eskaintza: ordutegiak, modulazioak, mailak... «Euskara-eskolak ematen ditugu enpresa, udal, elkarte, ikastetxe eta abarretan. Pantailen beste aldetik ere, nahi duen orok euskara eroso ikasteko aukera du, esaterako AEKren online-euskaltegiko ikastaroen bitartez».

Amaitzeko, UEMArekin egin duten hitzarmena azpimarratu eta balioetsi nahi izan dute: «Ikastaroak eskainiko ditugu UEMAko hainbat udalerritan, ikastetxean bertan eta doan, euskaraz ez dakiten gurasoen beharretara egokituta. Hala, ikastaro horien helburua da euskaraz ez dakiten guraso horiek euskara modu praktikoan eta eraginkorrean ikastea, seme-alaben ikastetxean bertan, haiek eskolan dauden bitartean».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo AEKk ikasturte berriaren matrikulazio kanpaina aurkeztu du

AEKk ikasturte berriaren matrikulazio kanpaina aurkeztu du