Borrar
Matrikulazio kanpainiaren aurkezpena Donostiako Antiguako AEK Euskaltegian egin da.

Abian da euskaltegietako matrikulazio kanpaina, 58 milioiko inbertsioarekin

Hiru dira laguntza-lerroak: euskaltegi pribatuei zein publikoei zuzendutakoa, maila egiaztatzen duten ikasleei zuzendutakoa eta doakotasun politikei jarraipena ematera bideratutakoa

Asteazkena, 10 iraila 2025, 12:30

Comenta

Asteazken honetan hasi da euskaltegietako matrikulazio kanpaina. Hizkuntza Politika sailburuordeak, Aitor Aldasorok, hasiera eman dio 2025-2026 ikasturte berriari Donostiako Antiguako AEK Euskaltegian, bertako zuzendariarekin, Amaia Irastorza, bi ikaslerekin, Claire Tonnelė eta Daniel García, eta euskararen sustapenari lotutako hainbat eragilerekin batera.

Aurtengo kanpaina 'Besarkatu euskara' lelopean abiatu da, eta Hizkuntza Politika sailburuordeak adierazi du Eusko Jaurlaritzak erraztasunak ematen jarraituko duela euskara ikasteko. Hala, 2025-2026 ikasturtean euskara ikasteko laguntzetara 58,2 milioi euro bideratuko direla azpimarratu du: «Gobernuarentzat euskara ikastea eta erabiltzea estrategikoa da eta, horregatik, euskara ikasteko bideak bermatzen, zabaltzen eta laguntzen jarraituko dugu, euskara ikastea erraza izan dadin eta guztientzat eskuragarri». Albistea iritsi zaigu Eusko Jaurlaritzak joan den astean iragarri ondoren A2 maila ia doakoa izango dela euskaltegietan ikasturte honetatik aurrera, A1 eta A2 mailak (eta, 16 eta 18 urte bitarteko pertsonen kasuan, baita C1 maila ere) finantzatzeko ia 5 milioi euroko partida dela eta.

Gaurkoan, berriz, hiru laguntza lerro daudela azaldu du sailburuordeak:

-Lehena: Euskaltegiei zuzendutako dirulaguntza lerroak. Euskaltegi pribatuei zuzendutakoa, 36,2 milioi euroko izango da ikasturte honetan eta Gobernu Kontseiluak irailaren 9an onartu zuen. Aldiz, Euskaltegi publikoen deialdia 14,1 milioi eurokoa izango da. Guztira, euskaltegien deialdietara 50,3 milioi euro bideratuko dira 2025-2026 ikasturtean.

-Bigarrena: Hasierako A1 mailatik hasi eta C2 aditu mailara bitartean (alegia, maila guztietan) maila gainditu eta egiaztatzen duten ikasleentzat dirulaguntza deialdira 2.975.000 euro bideratu dira 2025 urtean.

-Hirugarrena: Aurreko astean iragarritakoa, hau da, euskara ikasteko doakotasun-programa deialdira 4.860.000 euro bideratuko ditu Jaurlaritzak ikasturte berri honetan, iaz baino %52,9 gehiago. Lerro honi esker, 2025-2026 ikasturtean, oinarrizko A1 eta A2 mailetako ikasleentzat eta C1 mailan komunikazio-gaitasun maila hobetu nahi duten 16 eta 18 urte bitarteko gazteentzat, euskaltegiko matrikula ia doakoa izango da: hasieran matrikula sinboliko bat ordainduko dute (kopuruaren laurdena baino gutxiago) eta ikasturtea amaitzean kopuru hori berreskuratzeko aukera izango dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Abian da euskaltegietako matrikulazio kanpaina, 58 milioiko inbertsioarekin

Abian da euskaltegietako matrikulazio kanpaina, 58 milioiko inbertsioarekin