Borrar
David Barrioren argazki honek jantziko du urtarrileko hilabetea. ABADIÑOKO UDALA

Abadiñok herriko tokirik ederrenak aurkeztuko ditu egutegian

GURE HERRIETAKO ALBISTEAK ·

Bizilagunak bidalitako argazkiez sortu da eta hilabete honetan egongo da eskuragarri udaletxean

nahikari cayado

Larunbata, 21 abendua 2019, 22:23

Comenta

Laster etorriko da 2020. urtea eta Abadiñoko Udalak egutegi bat prestatu du herritarrentzat. Eskuragarri dago jada, elizateko udaletxean eta erabat dohainik eskuratzeko aukera dauka bertaratzen den edonork. Paretan jartzeko 2.000 ale atera dituzte eta mahai gainean jartzeko beste hainbeste ere.

Udalak herritarren eta bisitarien laguntza izan du egutegi hau eratzeko. Ohikoa den bezala, aurten ere Abadiñon 'Txoko begikoenak' izeneko lehiaketa antolatu zen orain dela hilabete batzuk. Horrela ba, asko eta asko izan ziren Urkiola, Gerediaga, Gaztelua edota Mendiola, Muntsaratz eta Matiena bezalako auzoetatik, kamera eskuan izanda, tokirik xarmagarrienak irudi batean harrapatzeko bueltaka ibili zirenak.

Bertan, guztira, 81 argazki aurkeztu ziren, 27 argazkilarik egindakoak. Gehienak Abadiñarrak izan zirela azpimarratu dute udaletxetik, halere, Durangaldeko beste herri batzuetatik etorriak ere izan ziren. Azkenean, hamabi argazki aukeratu zituen irabazle epaimahaiko kideek. Hauek izango dira, hain zuzen, egutegiko hilabeteak atonduko dituzten irudiak.

«Urtero antolatzen dugu argazki lehiaketa bat, batetik argazkilaritzaren zaletasuna bultzatzeko eta bestetik herritar askoren egunerokotasunaren parte diren herriko irudi ederrak biltzeko», azaldu du Kultura Arloko zinegotzia den Argi Abadek.

Aukeratutako guztietatik, badago argazki bat epaileari besteak baino gehiago gustatu izan zaiona. David Barrio Martinez argazkilariaren irudiaz ari gara, Abadiñoko paisaia elurtu bat erakusten duena. Epaimahaiak Barriori lehenengo saria ematea erabaki du, 200 euro. Ez hori bakarrik, bere irudiak egutegiko lehen hilabetea, hau da, urtarrila, jantziko du. Gainontzeko parte hartzaileek, 50 euro jaso dituzte.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Abadiñok herriko tokirik ederrenak aurkeztuko ditu egutegian

Abadiñok herriko tokirik ederrenak aurkeztuko ditu egutegian