Odisea gaur (I)
Irakurle gazteekin 'Odisea' irakurtzen nuen aldiro mitologiak eragindako jakin mina zen irakurketari ekiteko amua. Nerabeek ez zuten argi ikusten zer opa ziezaiekeen egun, poema klasiko baten idatzitakoak; zein lotura egon zitekeen Ulises, Telemako eta Peneloperen egoeraz eta beraiek bizi zuten giroaz. Hori horrela izan zen 2014ko urrian irakurketa solasaldian Nikaraguatik etorritako Frangeli gazteak hitza hartu eta geure begi aurrean XXI. mendeko Telemako legez agertu zuen arte. Bera zen Telemako berri bat