Borrar
Carlos Arrojo
Hormako paper arrea
Certamen Relato Breve 'En Cuarentena'

Hormako paper arrea

Este es uno de los relatos breves seleccionados para su publicación de entre los presentados al concurso 'En cuarentena', que organizan EL CORREO y la UPV. El día 17 de junio se dará a conocer el nombre de los ganadores

Amute

Viernes, 5 de junio 2020

Ze itsusia den hormako paper hau itsusia eta arraroa marra nagusiak trabeska eta marra finagoak inguruan korapilatzen eta bata bestearekin gurutzatzen irazkia eta bilbea bezala batzuetan gainetik besteetan azpitik baina ordenarik gabe aztoratu egiten nau orduak ematen ditut ohean etzanda hormako paperari begira beste zereginik ez dut ez digute uzten gelatik ateratzen azkenengoz atera nintzenean egoitza ondoko bankuan egurastera ertzaintsa batek airean bidali ninduen «esker txarrekoa!» oihuka badira asteak gelan sartuta nagoela kontua galdu dut zenbat lehen aspertu egiten nintzen baina orain ongi nago paperari begira hau da pertsonaren gainbehera gerraondoan jaio nintzen errekadista izan nintzen haurdun nengoela lurperatu nuen senarra lau seme-alaba hazi ditut bosgarrena besoetan hil zitzaidan astoa bezala lan egin dut bizitza osoan frankismo betean ere neure buruaren jabe nintzen baina orain ez dena amets etsigarri bat da

Argiarekin aldatu egiten da marrazkia goizean lasaia da baina iluntzean tranpatia konturatu naiz bi marrazki daudela gainekoa kate moduko bat da katebegiak trabeska lotuta baina azpian beste marrazki bat dago eta batzuetan mugitu egiten da zer da mundu hau lehen bide-bazterretan pilatzen ziren hilotzak orain berriz itsas hondoan eta zabor azpian eta eskolak itxita umeak etxean giltzatuta eta atso-agureen gorpuak kamioietan erraustegietara non daude nire seme-alabak nire bilobak haien ahotsa entzun nahi dut Gabrielak zaintzen nau orain Gabriela ederra lehen zazpi minutu izaten zituen goizero nirekin egoteko orain azpila ekarri eta azpila eraman besterik ez baina beti irribarre bat niretzat maite dut irribarre oker hori eguzkia ekartzen du berekin gelara sartzen denean baina gero eta begizulo beltzagoak ditu akituta dabil badakit solairu honetatik lau eraman dituztela eta ez dira itzuli

Zer ote da azpian dagoen beste marrazki hori biribila da baina arantza moduko batzuk ditu buelta osoan eta mugitu egiten da eta ematen du atera egin nahi duela katebegien atzetik altxatu eta lagundu egingo diot ai dorpetu zait gorputza ahuldu zaizkit besoak baina oraindik zutik nago tira egingo diot paperari xaflen junturetatik hasita ez dakit zer den baina koroa baten tankera du askatu egingo dut ai tiraka ari naizela larrutu ditut hatz puntak odoldu zaizkit azazkalak zikindu dut kamisoia eta nahasi zaizkit ile bakanak baina pozik nago kendu dut paper sail ederra ohe aurreko hormatik orain leiho ondokoan hasiko naiz hara Gabriela sartu da goitik behera zuriz mozorrotuta zer du neska horrek a ze begiratua ematen du mamu bat ikusi duela azpila erori zaio eskuetatik eta arnas hots arraro bat egin du airea falta balitzaio bezala maskara kendu du arnasteko eta niri begira geratu da begiak laztuta eta oharkabean eztul egin du

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Hormako paper arrea