Garaiko toponimia mapa berritu eta osatzeko beka deialdia martxan
Egun indarrean dagoenak «hainbat akats ditu eta zaharkiturik gelditu da», diote udaletik
NAHIKARI CAYADO
GARAI.
Martes, 28 de enero 2020, 00:26
Herriko toki guztiak ondare historikoan bilakatzeko helburuarekin, Garaiko Udalak toponimia mapa berritzeko ikerketa beka emateko deialdia egin du. Udalerriko etxe, baserri, bide, mendi, erreka eta auzoen izenak jasoko dituen proiektua eratzeko 2.250 euroko esleipena izango dute irabazleek. Azterlanaren iraupena sei hilabetekoa izango da.
Publicidad
Gaur egun indarrean dagoen Garaiko toponimia mapa 2008ko uztailean argitaratu zen, eta Udaletik aditzera eman duenez, «hainbat akats ditu eta zaharkiturik gelditu da». Horregatik hain zuzen, aurtengo aurrekontuen barruan bertako leku-izenak edo toponimiak berreskuratzeko eta normalizatzeko diru partida zehatz bat gorde zuten.
Esan bezala beraz, ikerketa beka honek 2.250 euroko esleipena izango du. Hau eskuratu nahi dutenek, gutxienez, erdi-mailako tituluren bat eta Europako Erreferentzia Markoaren C1 maila, hau da, Euskaltzaindiaren D titulua, EGA titulua edo baliokidea, izatea «ezinbestekoa» izango da.
Epaimahaia
Udaletxetik azaldu dutenez gainera, hautagaiek ikerketaren helburuak, lan-plangintza eta begiz jotako emaitzak aurkezteaz gain, «antzeko lanetan eskarmentua dutela frogatu beharko dute», besteak beste. Lana egiteko epea sei hilekoa izango da, ikerketa egingo duena aukeratu eta interesdunari jakinarazi ondoren. Bestalde, aurkeztutako proiektuen memoriek ez badute aldeko baloraziorik jasotzen, «beka esleitu gabe gera daiteke», azpimarratu dute.
Hautagaien proiektuak epaimahai batek aukeratuko ditu. Ezagutzera eman dutenez, hauen artean Garaiko alkatea de Erramun Osa ariko da, epaimahaiaren buru gisa jardungo duena, hain zuzen. Bestetik, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako ordezkari bat ere izango da bertan, «onomastikan ezagutza duena», Udaletik diotenez.
Publicidad
Hirugarren epaimahaikidea ere, honen antzera, izen bereziak edo propioak aztertzen dituen hiztegigintza edo lexikografiaren aditua izango da. Kasu honetan ordea, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Sustatzeko Zuzendaritzak izendaturiko ordezkaria izango da. Epaimahaia Gerediagako eta Euskaltzaindiako kide batek, hurrenez hurren, osatuko dute.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión