Durangoko Ibilaldiak 17.000 bidaia eragin ditu Euskotreneko tren zerbitzuetan
Zerbitzu horiek Bilbo-Durango-Eibar eta Bermeo-Durango lineatan eskaini ziren
elcorreo.com
Miércoles, 1 de junio 2016, 00:39
Durangon joan den igandean ospatu zen Ibilaldiak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotreneko tren zerbitzuetan ia 17.000 bidaia eragin ditu. Zerbitzu horiek Bilbo-Durango-Eibar eta Bermeo-Durango lineatan eskaini ziren.
Euskotrenek jakinarazi duenez, Ibilaldia ospatu zen egunean zehar 16.931 bidaia erregistratu ziren guztira. Horietatik %93 kontaktu gabeko garraio txartelak eramanez egin ziren, eta gainerako %7 Ibilaldiko joaneko tituluarekin. Hain zuzen ere, joan den ostegunean, maiatzaren 26an, abian jarri ondoren, Euskotreneko Linea Orokorrean hiru euskal txartelen interoperabilitatea funtzionamenduan egon den lehen asteburua izan da.