Borrar
Iaz Ibilaldia Bilbon ospatu zen.

Euskotrenek Ibilaldirako zerbitzu bereziak eskainiko ditu

Ikastolen jaia Durangon ospatuko da igande honetan

s. c.

Sábado, 28 de mayo 2016, 00:02

Euskotrenek Durangon ospatuko den Ibilaldirako trenen zerbitzua indartuko du. Bilbo-Durango-Eibar eta Bermeo-Durango trenak bihar erabiliko dituztenek ordutegi bereziak gozatuko dituzte.

Joan-etorriak errazteko asmoz, Euskotrenek egun osoan zehar trenen zerbitzu berezia eskainiko du, Bilbo-Durango eta Zornotza-Bermeo tartean igandeetako ohiko ordutegia ordezkatuz. Bermeotik Durangora garraio aldaketa gabeko trenak eskainiko dira, baina Bermeotik Bilbora doazen bidaiariek Zornotzan trenez aldatu beharko dute.

Bi aldaketa bi hauekin ondorengo maiztasunak eskainiko dira: Bilbo-Durango 15 minutu, Bermeo-Durango (tren aldaketa gabe) 30 minutu eta Eibar-Durango 30 minutu.

Bermeotik Durangora zerbitzu berezia ezarriko da 30 minuturik behin 08.48tik 20.48ra, eta ez da trena aldatzeko beharrizanik egongo. Durangotik Bermeorako irteerak ere 30 minuturik behin izango dira, 09.34tik 21.04ra.

Halaber, Bilbotik Durangora ordu laurdeneko maiztasuna ezarriko da 08.27tik 20.57ra. Horrez gain, irteerak egongo dira 07.00etan, 08.00etan, 22.00etan eta 22.35ean. Durangotik Bilbora ere maiztasuna 15 minutukoa izango da 09.14tik 21.44ra. Horrez gain, trenak izango dira 07.11n, 07.41ean, 08.11n, 22.12an eta 22.42an. Gainera, Eibartik Durangora trenak 30 minuturik behin ibiliko dira 08.11tik 22.11ra, eta Durangotik Eibarrera 07.39tik 21.39ra.

Bermeo-Atxuri-Bermeo

Bestalde, Bermeo-Atxuri-Bermeo tartean doazen pertsonek Zornotzan trenez aldatu beharko dute. Bermeotik Atxurira zerbitzua 30 minuturik behin izango da 08.48tik 20.48ra, eta Zornotzan minutu batzuk izango dituzte trenez aldatzeko. 07.45ean eta 21.45ean beste bi irteera egongo dira. Zerbitzu hauetan ez da trenez aldatu behar. Atxuritik Bermeora ere 30 minutukoa izango da maiztasuna 08.42tik 20.42ra, eta Zornotzan minutu batzuk izango dituzte trenez aldatzeko. Gainera, 21.30ean tren bat irtengo da Bermeora eta 22.30ean eta 23.00etan beste bi Gernikara. Azken hiru zerbitzu hauetan ez da tren aldaketa egin behar.

Sarrera errazteko helburuarekin, Euskotreneko edozein puntutik bidaia Barik, Bat edo Mugi txartelen bidez ordaindu ahal izango da. Halaber, Euskotrenek Ibilaldirako joan-etorriko titulu berezia ere sortu du, eta geltokietako eta geralekuetako salmenta makinetan erosi ahal izango da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Euskotrenek Ibilaldirako zerbitzu bereziak eskainiko ditu

Euskotrenek Ibilaldirako zerbitzu bereziak eskainiko ditu