Borrar
Dani Pedrosa Japoniako garaipena ospatzen.
MOtoziklismoa

Dani Pedrosaren berpiztea

Hondako gidariaren denboraldia txarto hasi bazen ere, azken lasterketetan emaitza bikainak heldu zaizkio

Silvia Cantera

Lunes, 12 de octubre 2015, 12:24

GP-ko denboraldia orain hasi izan balitz, nagusitasuna Dani Pedrosarena izango litzateke. Castellar del Vallèseko gidariak oso zorte txarra dauka lesioekin, eta 250cc-ko maila utzi zuenetik, garaipenak traba handiagoekin heltzen dira. Urte oso bat zeraman podiumeko tokirik altuenera igo barik, eta aurtengo txapelketa irabazteko faboritoen artean egoteari utzi zion duela hilabete batzuk. Halere, Japonian zalantza guztiak ezabatu zituen. Gainontzeko lehiakideek ez zuten espero, baina bere aukerak ondo aprobetxatu zituen. Gainera, Hondako kirolaria ez da inoiz euriaren laguna izan, baina atzoko erakusketaren amaieran «primeran» pasatu zuela adierazi zuen.

Azkenengo lasterketa hauetan, bere onena ematen ari da. Pasa den asteartean 30 urte bete zituen. Ospakizun bikoitza izan zen Aragoiko lasterketaren ostean. Alcañizen gailurrera heldu ez bazen ere, izugarrizko ikuspena oparitu zuen. Lehenengo postua Jorge Lorenzok lortu zuen, baina protagonismoa Pedrosarentzat izan zen. Valentino Rossiren aurkako 'borroka' aurreratzez beteta egon zen. Bere Hondatik jaitsitakoan, «oso lasterketa gogorra» izan zela aitortu zuen. Hori bai, Kataluniako gidaria asko disfrutatu zuen «jarraitzaile guztien aurrean emaitza on bat lortzeagatik».

Hamar urte pasa dira bere azkenengo txapelketa lortu zuenetik. GPko mailan, berriz, lasterketa batzuk irabaztearekin konformatu behar da. Hori bai, bere lehiakideek beti adi egon behar dute. Desagertu dela dirudien arren, prest dago Alcañiz edo Japoniako ikustaldiak errepikatzeko. Denboraldia amaitzear dago, baina berandu dela dirudien arren, Dani Pedrosa bueltatu da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Dani Pedrosaren berpiztea

Dani Pedrosaren berpiztea