Borrar

Ekintzailetza Astea Busturialdean

Bihartik ostiralera bitartean ospatuko da, bertako Gazteria zerbitzuek antolatuta

elcorreo.com

Martes, 15 de diciembre 2015, 01:30

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Busturialdeko Gazteria zerbitzuek Ekintzailetza Astea antolatu dute bihartik ostiralera, ekintzailetza kultura hedatzeko eta eskualde bizkaitarrean lana, aberastasuna eta ekonomia sustatzeko helburuekin. Horretarako, gai horiek jorratuko dituzten mahai inguru bat eta hitzaldiak antolatu dira, eta amaiera bezala, Busturialdeko II. Enpresa Ideia Lehiaketaren sari banaketa egingo da ostiralean.

Ekintzailetza Astea, beraz, bihar hasiko da, Busturialdeko enplegu zerbitzuei buruzko hitzaldi batzuekin. Mintzaldiotan eskualdeko Lanbide, Behargintza, Lanbide Ekimenak eta Urremendi Landa Garapen Elkarteko arduradunek gazteentzako eskualdean dauden enplegu zerbitzuei buruz hitz egingo dute. Hitzordua 19:00etan izango da, Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxean. Ostegunean, eskualdeko gazte ekintzaileen mahai inguru bat izango da. Eskualdeko lau ekintzailek parte hartuko dute (Tribispe Baserria, AKA Garagardoa, Nanike Baserria eta Ganbara Hostel Bilbao) eta beren esperientziak azalduko dituzte. Mahai ingurua Gernika-Lumoko Astran izango da, 18:00etan, eta parte hartzeko ez da aurretiaz apuntatu behar.

Ostiralean, Ekintzailetza Astea bukatzeko, Busturialdeko II. Enpresa Ideia Lehiaketaren sari banaketa egingo da Gernikako Elai-Alai aretoan, 13:00etan. Guztira, 15 enpresa ideia edo enpresa aurkeztu dira lehiaketaren bigarren ediziora. Lehiaketa 18 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzenduta egon da eta 6.000 euro banatuko dira sarietan. Arratzu, Bermeo, Ereño, Errigoiti, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka eta Sukarrietako udaletako gazteria sailek antolatu dute Busturialdeko Ekintzailetza Astea, Bizkaiko Foru Aldundiaren Gaztedi Busturialdea proiektuaren barne.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios