Borrar
'Lurrak' zirkuko taldea.

Bilbok eta Gasteizek ekoiztutako 'Lurrak' euskal zirku ikuskizuna ekainean estreinatuko da

Formatu handiko ekoizpen lan horrek zenbait arte diziplinatan espezializatutako bost antzezle eta musika tresna tradizionaletan adituak diren lau musikari ditu

elcorreo.com

Miércoles, 18 de mayo 2016, 00:10

Bilboko eta Gasteizko Udalek, kaleko antzerki jaialdien bitartez ekoiztu duten, eta Adrian Schvarzstein clown, zirku eta antzerki zuzendari ezagunak zuzentzen duen 'Lurrak' euskal zirku garaikide ikuskizuna bere amaierako fasean sartzen da. Datorren ekainean, KaldeArte Kaleko Artearen Nazioarteko Erakustaldian eta Bilboko Kalealdia Nazioarteko Kaleko Antzerki eta Arte Jaialdian jende aurrean estreinatuko da. Hauek ekainaren 10ean eta 27an izango dira, hurrenez hurren, eta kasu bietan, Euskadi mailan kaleko arte eszenikoen erreferentziazko bi hitzorduak inauguratuko dituen ikuskizuna izango da.

Ikuskizunaren aurkezpenean Nekane Alonso Bilboko Udaleko Kultura Zinegotziak, Iñaki Prusilla Gasteizko Udaleko Kultura zinegotziak eta Jon Ariño 'Lurrak' ikuskizunaren zuzendariaren laguntzaileak hartu dute parte.

2015eko otsailean, zirkuko diziplina anitzeko artistak eta euskal soinuetan espezialista diren musikariak behar dituen ikuskizunerako castinga egin zen Bilbon eta Gasteizen.

Horren emaitza, 5 antzezlek eta 4 musikarik osatutako taldea da. Horiek izango dira euskal eszena garaikidean, dimentsioa eta tipologia kontuan izanda aurrekaririk ez duen ikuskizuna eszena gainean jarriko dutenak. Izan ere, formatu handiko ekoizpen lana da, muntaketa teknikoa eta, batez ere, ikuskizunean parte hartzen duen profesional kopurua kontuan izanda.

Orain arte hiru arte egoitza egin dira, kaleko bertsiorako entseguetan zentratuta, Bilbon eta Gasteizen eta Luhuson (Iparralde). 'Lurrak' lanaren kaleko bertsioa datorren ekainean estreinatuko da, Bilboko Kaleko Antzerki eta Arteen jaialdian ekainaren 27an eta Gasteizko Kaldearten ekainaren 10ean, baina aretoko bertsio bat ere izango du. Bertsio hori azaroan aurkeztuko da, Santurtziko Nazioarteko Antzerki Jaialdian. Aurretik, aurre-estreinaldia izango du BADen, Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdian.

Bilboko eta Gasteizko Udalek, KaldeArte eta Bilboko Kalealdia jaialdien bitartez ikuskizun hori bultzatuz eta ekoiztuz izan duten azken helburua, gure kultura Estatuko eta Europako gainerako lekuetara eramateko modukoa den ikuskizun propioa ekoiztea zen.

Interpretazio taldea

Interpretazio taldeko artistak Ortzi Akosta, Izaskun Agirresarobe, Gaizka Chamizo eta Marc Muñozek eta Nuria Puigek osatzen duten bikoteak dira. Ikuskizunaren zuzendariari dagokionez, Adrian Schvarzstein clowna, antzezlea, zirkuko eta antzerkiko zuzendaria, pailazo-showman energetikoa da. Eta 40 antzezlan baino gehiagotan antzezle gisa aritu den Jon Ariño zuzendari laguntzailea ari da.

Musikariei dagokienez, Mikel Hernández Urrutia eta Anai Gambra txalapartari nafarrek, Unai Laso Santurtziko trikitilariak eta Roberto Castro alboka, gaita bizkaitarra eta galiziarra eta beste hainbat instrumentu jotzen dituenak, osatzen dute taldea.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Bilbok eta Gasteizek ekoiztutako 'Lurrak' euskal zirku ikuskizuna ekainean estreinatuko da

Bilbok eta Gasteizek ekoiztutako 'Lurrak' euskal zirku ikuskizuna ekainean estreinatuko da