Idiazabalko artzai gaztarik onena, Enparantza Berrian
25 ekoizlek parte hartuko dute elikagai honen lehiaketan bihar
silvia cantera
Viernes, 19 de junio 2015, 00:27
Baserriko produkturik gozoenak Enparantza Berrian izango dira bihar. Idiazabalko artzain gaztarik onena aurkitzen saiatuko den lehiaketa ospatuko da Bilbon (11:00etan), aurtengo lehena. Guztira Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroatik etorritako 25 ekoizlek parte hartuko dute. Gainera, Alde Zaharreko Merkatarien Elkarteak adin guztientzako egokitutako hainbat ekintza antolatu ditu. Nekazaritzako elikagaien azoka bat eta Idiazabal gazta nola egiten den ikasteko erakusketa bat egongo dira nahi duenak disfruta ditzan.
Publicidad
Honez gain, aste honetan zehar bi gazta-dastatze egongo dira elikagaiaren berezitasun guztiak nabaritzeko eta estimatzeko helburuarekin. Ekintza hauetan parte hartzeko elkartean izena ematea ezinbestekoa da eta horretarako 94415633 telefono zenbakira deitu edo asociacion@cascoviejo.com posta elektronikora norberaren datuak bidali behar dira.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión