John Hiatt & The Combo uztailaren 2an izango da Kafe Antzokian
Anje Duhalde kantautore euskalduna arituko da aurretik, eta 35 euroko salneurria izango dute sarrerek aurretik erosita
elcorreo.com
Lunes, 18 de mayo 2015, 01:23
John Hiatt&The Combo talde estatubatuarrak kontzertua eskainiko du uztailaren 2an Bilboko Kafe Antzokian. Aurretik Anje Duhalde kantautore euskalduna arituko da, eta sarrerak, jada salgai, 35 euro balioko du aurretik erosita. John Hiatt eragin handia daukan eta begirune handia jasotzen duen AEBetako rock kantautoreetako bat da. Gitarrista eta pianista izagarritzat hartzen dute bertan, ahots zoragarria duenta. "Eszenan magnetsimoz beteriko presentzia du, handiek baino ez duten xalotasunaz gain", adierazi dutenaren arabera.
Bob Dylan, Willy De Ville, B. B. King, Eric Clapton eta abarrek bertsionatu dituzte Hiatten abestiak. Uztailaren 2an, 'Terms of My Surrender' azken diskoa aurkeztuko du Bilbon, estudioko 22. lana. Berarekin batera, Doug Lancio, Nathan Gehri eta Kenneth Blevins izango dira oholtza gainean.