Borrar
Txakoli Eguna ospatu zen atzo Euskalduna jauregian.

"Kalitate handiko" ardoa Txakoli Egunean

Euskalduna jauregian ospatu zen atzo ekitaldia, eta bertan, Bizkaiko ahaldun nagusia zegoelarik, uzta bikaina izan dela adierazi zuten mahastizainek

elcorreo.com

Miércoles, 29 de abril 2015, 01:53

Txakoli Eguna ospatu zen atzo Euskalduna jauregian eta "kalitate handiko" ardoa dastatu zuten bertara gerturatu ziren guztiek. Besteak beste, José Luis Bilbao, Bizkaiko, ahaldun nagusia, eta Iñaki Aretxabaleta, kontseilu arautzailearen zuzendaria egon dira. Aurtengo uzta bikaina izan dela goiraipatu zuten ostalariek. 2014ko uztan, 1,6 milioi litro bildu ziren guztira, historian zehar eman den kopururik handiena.

"Harro sentitzen naiz, ahaldun nagusi bezala, uzta berri honen arrakasta ospatzeagatik, gaur, hemen, Euskalduna Jauregian. Izan ere, Bizkaiko txakolina gure enbaxadore jatorrenetako bat da, Jatorrizko deiturak azken hogei urtetik gorako ibilbidean egin duen lanari esker", adierazi du José Luis Bilbaok. "Baina ezin gara konformatu orain arte lortu dugunarekin. Eta gura nuke gure txakolina ardo onenarekin batera egotea mundu guztiko dendarik onenetako apalategietan eta jatetxeetan", amaitu du Bizkaiko ahaldun nagusiak.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo "Kalitate handiko" ardoa Txakoli Egunean

"Kalitate handiko" ardoa Txakoli Egunean