Irantzu Lekuerekin dantzan
'Dancing 2gether' erakusketa urriaren 15era arte izango da ikusgai Aldekoa Kultur Etxean
sergio eguía
Lunes, 28 de septiembre 2015, 01:23
Irantzu Lekue artista gasteiztarrak 'Dancing 2gether' izeneko erakusketa berria aurkeztu zuen ostegunean Ignacio Aldekoa Kultur Etxean. Samaniego ikastetxeak maiatzan izen berarekin garaturiko egitasmoa du oinarri erakusketak, eta urriaren 15era bitartean ikusgai izango da. Erakusketa teknika anitzeko hamar marrazkik eta argazkiek osatzen dute, De LooPERS taldearen entseguetan gauzatutakoa.
Publicidad
Horrela, bost eguneko saioetan, eskola orduetan dantza ardatz hartuta, Samaniego ikastetxeko ikasleek oinarrizko konpetentziak eta baloreak landu zituzten, besteak beste, auto-konfiantzan eragitea, ikasleek beraiek onartuak dituzten rolak zalantzan jartzea, elkarrenganako ezagupena bultzatzea, edota elkartasunaren garrantzia azpimarratzea, eta hori guztia, ingelesez.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión