Ia 14.000 lagun bildu ziren Azkena Rock Jaialdiaren lehenengo egunean
ZZ Top, The White Buffalo, Black Mountain eta J.D. McPherson izan ziren protagonista nagusienak
elcorreo.com
Domingo, 21 de junio 2015, 02:54
Ia 14.000 pertsona gerturatu ziren Mendizabalara Azkena Rock jaialdiaren lehenengo egunean. Hala dio, behintzat, Last Tour enpresa antolatzaileak. Konkretuki, 13.915 rock zalek ikusi zituzten ZZ Top, The White Buffalo, Black Mountain eta J.D. McPherson bezalako taldeen kontzertuak ostiralean. Kanpaldirako gunean, gainera, plazak agortu egin dira. "Harrera bikaina izan du", esan dute Last Tour enpresa antolatzaileko bozeramaileek. Atzo, metal doinuak nagusituko dira Mendizabalan. Mastodon, Kvelertak, OFF!, Eagles of Death Metal edota Red Fang taldeen emanaldiekin.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión