Borrar
Zabalganako osasun zentro berria./ J. Andrade
6.700.000 euroko inbertsioa

Zabalganako osasun zentroak 21.400 bizilagunei eskainiko die zerbitzua

Zentroa astelehen honetan inauguratu da eta urtarrilaren 15etik aurrera martxan hasiko da

ELCORREO.COM

Lunes, 13 de enero 2014, 17:40

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak, Jon Darpon Osasun sailburuak, Jon Etxeberria Osakidetzako zuzendari nagusiak eta Javier Maroto Gasteizko alkateak Zabalganako osasun zentro berria inauguratu dute gaur goizeko 10:30ean.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailetik jakinarazi dutenez, zentro berriak dituen zerbitzuak eta instalazioak ezagutu dituzte agintariek bisitan. Arabako hiriburuko zentro berriak Zabalgana auzoko 21.400 bizilagunei eskainiko die zerbitzua. Horietatik, 15.000 inguru helduak dira, eta 6.400, umeak. Orain arte, inguruko auzoetako osasun zentroetan izan dira artatuak horiek guztiak.

Hartara, Zabalgana auzoak egun dituen osasun-arloko premiei erantzuten zaie, bai eta etorkizunean izango dituenei ere. Zentro berriak, halaber, gaitasuna izango du auzo horretako hazkunde demografikoari zerbitzua emateko, auzoak oraindik handitzen jarraitzen baitu, eta, ondorioz, hazkunde demografikoak ere aurrera darrai. Alde horretatik, aurreikusita dago hurrengo urteetan zentroak 30.000 laguni emango diela osasun-asistentzia.

Zabalgana auzoko bizilagunak pixkanaka txertatuko dira osasun zentro berrian. Lehendabizi, bizilagunen erdiak pasatuko dira zentrora, hau da, orain arte San Martingo osasun zentroan inskribatuta egon direnak 9.200 lagun, zehazki. Horiek urtarrilaren 15etik aurrera hasiko dira zentro berrian. Gainerakoak apurka-apurka sartuko dira, eurek zentro berrian hastea eskatu ahala, alegia. Espero da auzoko bizilagun guztiak 6 hilabeteko epean izango direla artatuak Zabalganako osasun zentro berrian.

Inbertsioa

Zabalganako osasun zentro berrian, 6.700.000 euroko inbertsioa egin da, eta hainbat zerbitzu eskainiko ditu: Familia-medikuntza, Pediatria, eta Erizaintza, bai eta Bezeroaren Arretarako Gunea ere (administrazio-atala). Horiekin batera, Emakumearentzako Arreta Zentro bat (EAZ) izango du, eta Zabalganako Osasun Mentaleko Zentroa ere han izango da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Zabalganako osasun zentroak 21.400 bizilagunei eskainiko die zerbitzua

Zabalganako osasun zentroak 21.400 bizilagunei eskainiko die zerbitzua