Borrar
Maskaradak esaten zaie plurala erabiliz euskal hizkuntzan ospakizun oro izendatzeko erabilitako izena delako. DANTZAN.EUS

Zuberoako maskaraden nondik-norakoak

Maskaradak Zuberoako neguko inauteriak ditugu, ez dira dantzak bakarrik, parodiak, jokoak eta euskara hizkuntza uztartzen dutelarik

UNAI SARRIUGARTE

Ostirala, 30 abendua 2022

Comenta

Zuberoako maskaradak abiatzear daude. Izan ere, Maule-Lextarreko gazteek 15 saio atonduko dituzte apirilera bitarte. Ipar Euskal Herriko probintzia honetako kulturaren adierazpide ezagunen artean daude maskaradak, urtero-urtero ibiltzen direnak udalerriz udalerri tradizioa berritzen, dantza, antzerkia zein umorea nahastuaz. Baina zer ote dira praktika hauexek?

Maskaradak Zuberoako neguko inauteriak ditugu, ez dira dantzak bakarrik, parodiak, jokoak eta euskara hizkuntza uztartzen dutelarik. Maskaradok neguan egiteko ohitura bazegoen, 80. hamarkadatik aurrera, hauxek udaberrira bitarte luzatu ohi dira, urtarriletik martxo-apirilera bitarte, alegia. Garai batean laurogei bat dantzarik parte hartzen bazuten ere, egun, hogei bat kidek interpretatzen dituzte maskaradak eta, antzina ez bezala, emakumeek ere esku hartzen dute.

Maskaradak esaten zaie plurala erabiliz euskal hizkuntzan ospakizun oro izendatzeko erabilitako izena delako. Oroitzapenerako erritu ludikoak izan dira eta gaur egun ere horretan jarraitzen dute. Agiri zaharrek diotenez, tradizionalki ezkonduta ez zeuden mutil gazteek Inauterietako igande guztietan maskarak jarri eta mozorrotu egiten ziren, herriz herri ibiliaz. Euskal Herrian, europar usadioarekin bat eginik, Zuberoan sartu ziren XVI. mendean. Hala, elkarren kontrakoak ziren bi talde antagoniko sortu eta gero, Zuberoako lurralde historikoan barrena, herriz herri ibiltzen ziren dantzan, abestiak eta istorioak interpretatzen zituztelarik.

Bi taldeok ezberdintzeko hainbat ezaugarri zituzten: talde bakoitzean nagusi zen kolorea, jantzien garbitasuna, portaera eta egiten zituzten ekintzetan erakutsitako gorputz adierazpena. XX. mendearen hasieran, erakunde txiki gehienek mota honetako antzezpenak antolatzen zituzten.

15 ekitaldi urtarrilaren 15etik apirilaren 22ra

2023ko maskaraden ekitaldiak urtarrilaren 15ean abiatuko dira Maule-Lextarreko plazan eta apirilaren 22an amaituko Maule ganeko errebotean. 15 emanaldi eskainiko dituzte guztira, Zuberoako 13 herritan barrena. Urtarrilaren 22an Atharratzera iritsiko dira eta Pagolara hilaren 29an. Otsailean, aldiz, lau saio eskainiko dituzte, hala nola, Mendikotan (5), Gameren (11), Ürrüstoin (19) eta Altzürükün (25).

Era berean, martxoan lau ekitaldi emango dituzte aditzera: Muskildin (4), Idauze Mendin (11), Zalgizem (19) eta Urdiñarben (26), eta beste hiru apirilean eman ere: Larrainen (2), Barkoxen (9) eta Sohütan (16). Ekitaldiok goiz eta arratsaldekoak izaten dira, ordutegi zehatz gabe. Maule-Lextarreko gazteak hainbat pertsonaia nagusien azalean ikusiko ditugu: Jaun-andreak, laborariak, Zamaltzaina, kantiniersak, buhameak, Pitxu edota Hartza.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Zuberoako maskaraden nondik-norakoak

Zuberoako maskaraden nondik-norakoak