Borrar
Zelanda Berriko lehen ministra, Jacinda Ardern. Reuters

Zeelanda Berriak abortu librearen neurria onetsi du

Ozeaniako herrialde honek abortuaren munduko legerik esanguratsuena gainditu du

UNAI SARRIUGARTE

Asteartea, 24 martxoa 2020, 20:42

Comenta

Zeelanda Berriak abortu librearen neurria onetsi du. Ozeaniako herrialde honek abortuaren munduko legerik esanguratsuena gainditu du. Izan ere, lege honek abortua modu erabat librean egiteko alternatiba biltzen du, edonolako murrizketa edo baldintzarik gabe.

Hemendik aurrera, Zeelanda Berriko emakumezkoek abortuaren aldeko erabakia hartzerako orduan, ez dute zehaztapenik eman beharko hau egitearen inguruan eta hau erabat librea izango da 20. astera bitarte.

Bosgarren hilabetearen ondoren, berriz, emakumezkoak betiere abortatzen jarraitzeko aukera izango du, baina mediku konkretu baten onespena jasotzen badu. Bosgarren hilabetetik aurrera abortuak zenbait kasutan eragozpenak izan ditzake emakumezkoan eta baita umean ere.

Neurri berritzaile honek sexuekin selektiboa izatea ahalbidetzen du, eta hortik etorri dira neurri berri honen kontrako nondik-norakoak. Zeelanda Berriak desgaitasunen bat izan zezaketen haurren abortua, adibidez, 20 aste baino gutxiago bazituen fetuak, zilegi zela zioen irizpidea bertan behera utzi du. Izan ere, azken momentura arte itxaron daiteke down sindromedun haur bat abortatu ala ez erabakitzeko, esaterako.

Zeelanda Berriko lehen ministroa den Jacinda Ardemen lege berriak 1977. urteko neurria indargabetu du. Lege horrek abortua soilik amaren osasuna arriskuan zegoenean jorratu ahal zela zehazten zuen. Hortaz, hemendik aurrera abortua erabat librea izango da eta soilik emakumearen esku egongo da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Zeelanda Berriak abortu librearen neurria onetsi du

Zeelanda Berriak abortu librearen neurria onetsi du