Borrar
Xilaba Euskal Herriko bertsolari txapelketa nagusirako ataria da Zuberoa, Lapurdi eta Nafarroa Behereko bertsolari ezberdinentzat. BERTSOZALE

Xilaba Ipar Euskal Herriko bertso txapelketa irailaren 18an abiatuko da

Iaz 28 bertsolari esku hartzekoak ziren, eta, aurten, aldiz, orotara 24 izango dira

UNAI SARRIUGARTE

Asteazkena, 8 iraila 2021, 22:29

Comenta

Xilaba Ipar Euskal Herriko bertso txapelketa irailaren 18an abiatuko da. Hala, egun horretan hasiko da Makeako Herriko Gelan eta Azaroaren 13an amaituko Donibane Lohizuneko Jai Alai ezker paretan jokatuko den finalean. Iaz 28 bertsolari esku hartzekoak ziren, eta, aurten, aldiz, orotara 24 izango dira.

Pasa den urteko Xilaba amaitu gabe utzi zen bertan behera. Hortaz, aurtengoak iazkoaren helburu berberak ditu, horien artean, bertso plaza bultzatzea, bertsozale gehiago gureganatzea, bertsolarien erakusleiho izatea eta baita bertsozale ezberdinak Bertsolari Txapelketa Nagusirako txartel bat eskuratzea.

Guztira 8 saioko txapelketa izango da, 4 kanporaketa, 3 final erdi eta final batek osatuko dutelarik ekimena. Bertsolari Txapelketa Nagusirako guztira hiru bertsolari sailkatuko dira Xilabatik. Amets Arzallus eta Sustrai Kolina (azken hau ez da txapelketan izan) jadanik sailkatuak daudenez, Xilabako lehen hiru bertsolariak batuko zaizkie lehia handian. Gai jartzaile eta epaile lanetan ere zenbait nobedade daude aurtengoan.

Udazken honetan, Nafarroako nahiz Bizkaiko bertsolari txapelketak ospatuko direnez, Xilabako antolatzaileek laburtu egin dute eurena. Hortaz, aipatu bezala zortzi saio izango dira guztira hamar izan beharrean. Horren harira, final erdietatik finalera salto handia izango da, hemezortzi bertsolaritik sei kaleratu beharko baitituzte epaileek.

Xilaba Euskal Herriko bertsolari txapelketa nagusirako lehen txanpa da Zuberoa, Lapurdi eta Nafarroa Behereko bertsolari ezberdinentzat. Euskal Herriko beste lurralde historikoetan egiten den bezalaxe, honek tokian tokiko bertsolari onenak zeintzuk ote diren hautatzeko balio du.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Xilaba Ipar Euskal Herriko bertso txapelketa irailaren 18an abiatuko da

Xilaba Ipar Euskal Herriko bertso txapelketa irailaren 18an abiatuko da