Borrar

500 urte igaro dira Juan Sebastián Elcano getariarrak munduari bira eman zionetik

Daniel Zulaika idazleak euskaldunek bidaia horretan egindako lana jaso zuen liburu batean

Paul Picado

Larunbata, 30 maiatza 2020, 22:29

Comenta

Juan Sebastian Elcano munduari bira eman zion lehen itsasgizona izan zen, 1519. urtetik 1522. urtera hain zuzen ere. Getariarra ez zen izan bidaia horretan parte hartu zuen euskaldun bakarra, izan ere, hogeita bat bizkaitar eta bederatzi gipuzkoar ere egon ziren espedizio horretan. Horrez gain, abiatu ziren bost itsasontzietatik, hiru Bizkaitik etorri ziren.

Bidaia hasi zutenetik 500. urteurrena bete zela aprobetxatuz, Daniel Zulaika idazleak euskaldunek bidaia horretan izandako partaidetza jasotzen duen liburu bat kaleratu zuen iaz, 'Elkano, euskaldunak eta munduaren inguruko lehen itzulia' izenekoa. Zulaikak bi urte eman zituen bidaiari buruzko datuak bilatzen, eta horretarako, ikertzaile askok egindako ekarpenak bildu zituen, gero, liburuan, datu horiek guztiak ordenatuta emateko.

Zulaikak dioenez, esan bezala, hiru itsasontzi Bizkaitik etorri ziren (Victoria, San Antonio eta Trinidad izenekoak), Ondarroa, Erandio eta Lekeitiotik hain zuzen, eta bidaiaren antolaketan eta bidaian bertan parte hartu zuen pertsona kopuruari dagokienez, euskaldunak izan ziren gehienak. Horietatik, seik eman zioten bira munduari: Juan Sebastian Elcano eta Pedro de Tolosa gipuzkoarrek eta Juan de Acurio, Juan de Zubieta, Juan de Arratia eta Pedro de Chindarza bizkaitarrek.

Bidaia antolatzen ibili ziren euskaldunen artean, zazpi marinelez gain, hiru zurgin, hiru itsasarotz, bi arma-gizon, bizargin bat, despentsari bat, bi maisu, kontramaisu bat, bederatzi txalupa-mutil eta bi morroi ere izan ziren.

Liburuan bestelako datuak ere ematen ditu Zulaikak, hala nola espedizioan izan zituzten gorabeherei buruzkoak, tripulatzaileen ezaugarriei buruzkoak, eta bidaia egin aurretik eta bidaia amaitu ondoren beraien bizitzetan gertatu ziren aldaketei buruzkoak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo 500 urte igaro dira Juan Sebastián Elcano getariarrak munduari bira eman zionetik

500 urte igaro dira Juan Sebastián Elcano getariarrak munduari bira eman zionetik