Borrar
Adobestock

Umeen irakurzaletasuna sustatzeko 'Bazen Behin' programa, Barakaldon

Doako saioak ekarriko dituen irakurketaren aldeko ekimen hau 5 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzendutako euskarazko ipuin kontalarien saioek osatzen dute

Asteazkena, 10 iraila 2025, 10:24

Comenta

Menu on batez gozatzea, abesti on baten erritmoan jartzea, film on bat ikustea... Eta, nola ez, nobela baten istorioan murgiltzea. Zalantzarik gabe, horiek dira bizitzak eskaintzen dizkigun plazeretako batzuk, eta Barakaldoko Udalak Bazen behin programa jarri du martxan azken horretan eragiteko.

Doako saioak ekarriko dituen irakurketaren aldeko ekimen hau 5 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzendutako euskarazko ipuin kontalarien saioek osatzen dute, eta udalerriko Liburutegien Sarean egiten da. Iraila eta azaroa bitartean ospatuko da eta, esan bezala, haurren artean irakurzaletasuna eta ipuinak sustatzea eta udalerriko haur-liburutegiak ezagutaraztea bilatuko du.

Zehazki, saioak irailaren 19an hasiko dira Arteagabeitiako liburutegian, eta azaroaren 28an amaituko dira Arteagabeitian eta Arrontegin. Istorio guztiak euskaraz kontatuko dira, eta, horrela, eskola eremutik haratago duten erabilera indartzen lagunduko da. «Familiek umeekin egiteko jarduerak bilatzen dituzte eta 'Bazen Behin' modalitate honetara ezin hobeto egokitu daitekeela uste dugu», adierazi du Nerea Cantero Barakaldoko Udaleko Kultura zinegotziak egitasmoaren aurkezpenean.

Programa hiriko liburutegietan zehar ibiliko da, hau da, Arteagabeitian, Gurutzetan, Lutxanan, Retuerton, Rontegin eta San Bizenten, piraten abenturak, kontakizun magikoak, hitz jokoak edo animalien istorioak barne hartzen dituzten gaiak jorratuz. Nahiz eta doako saioak izan, interesdunek aldez aurretik izena eman beharko dute udal webgunean edo liburutegietan bertan. Jarduera bakoitzak gehienez 25 haur eta 25 heldu hartuko ditu, eta lehentasuna izango dute Barakaldon erroldatutako familiek.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Umeen irakurzaletasuna sustatzeko 'Bazen Behin' programa, Barakaldon

Umeen irakurzaletasuna sustatzeko 'Bazen Behin' programa, Barakaldon