Borrar
Kanpaina ekainaren 21etik irailaren 15a bitarte luzatuko da. UEMA

Udaldiko turismoan euskarak bere esparrua izatea bilatuko du UEMAk 'Bertatik bertara' ekimenarekin

Bisitarientzat eta zerbitzu sektoreko arduradunentzat nahiz langileentzat hainbat baliabide abiarazi ditu, hala nola, webguneetarako nahiz sare sozialetarako bannerrak, testuak, baita tabernetan eta jatetxeetan erabiltzeko 250.000 mahai-zapi ere

UNAI SARRIUGARTE

Igandea, 19 ekaina 2022, 19:05

Comenta

Udaldiko turismoan euskarak bere esparrua izatea bilatuko du UEMAk 'Bertatik bertara' ekimenaren bitartez. Egitasmo honekin batez ere euskarak udalerri euskaldun eta arnasguneetan bultzatzea bilatuko dute. Hori dela medio, bisitarientzat eta zerbitzu sektoreko arduradunentzat nahiz langileentzat hainbat baliabide abiarazi ditu, hala nola, webguneetarako nahiz sare sozialetarako bannerrak, testuak, baita tabernetan eta jatetxeetan erabiltzeko 250.000 mahai-zapi ere.

Kanpaina ekainaren 21etik irailaren 15a bitarte luzatuko da. Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak nabarmendu duenez, euskara hizkuntza oztopoa baino, abantaila izan daiteke turismoaren esparruan, baita kanpotik datozen turistei zerbitzua emateko orduan ere.

Izan ere, horietako askotan, lurralde bakoitzeko bertako hizkuntza bigarren plano batean uzten da, bisitariei arreta gaztelania hutsean, nahiz ingelesez eskaintzen zaielarik. Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen esanetan, ez du edonolako zentzurik horrek, egindako inkestek eta ikerketek argi eta garbi mahaigaineratzen baitute bisitari asko berariaz etortzen direlako udalerri euskaldunetara, euskara ikusi eta entzutea izugarri gustuko baitute.

Kanpaina honetan interesa dutenek uema.eus/bertatikbertara esteka kontsulta dezakete. Bertan kanpainaren nondik-norakoak laburbiltzen dituen ikus-entzunezko batez gain, euskarazko oinarrizko hitzen orrialde bat eta Ongi Etorri Euskaren Herrira izeneko hiztegi txiki bat ere kontsulta dezakete. Argibideok, katalanez, gaztelaniaz, galegoz, ingelesez, alemanez nahiz frantsesez kontsulta daitezke.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Udaldiko turismoan euskarak bere esparrua izatea bilatuko du UEMAk 'Bertatik bertara' ekimenarekin

Udaldiko turismoan euskarak bere esparrua izatea bilatuko du UEMAk 'Bertatik bertara' ekimenarekin