Borrar
El Euromillones del viernes: comprobar resultados del 5 de diciembre
Bilboko Udala

Txurdinagak magia ikuskizunez gozatuko du asteburu honetan

'Magiaren Topaketa' programak bere 19. edizioa agurtuko du Garai Lorategietan bost ikuskizunekin

Mikel Garcia

Jueves, 25 de mayo 2023, 13:20

Comenta

Haur eta helduek magiaz beteriko asteburuaz gozatzeko aukera izango dute ostiral, larunbat eta igande honetan Bilbon. Txurdinaga auzoko Garai Lorategietan bost ikuskizun izango dira (horietako lau Euskadin estreinaldiak), arratsaldeak eta gauak girotuko dituztenak, Bilboko Udalak antolatutako 'Magiaren Topaketak' programa dela eta.

Maiatzaren 26an, ostiralean, 19.00etan, Mago Tetoren 'Zorrotzailea' ikuskizuna estreinatuko da. Artistak arbasoengandik jasotako 30eko hamarkadako zorrozteko gurpil baten inguruko proposamena da, eta beste garai batzuetako milaka istorio eta abentura taularatuko dira horretan ilusionismoaren laguntzarekin.

Larunbatean, hilaren 27an, 13.00etan hasiko da, Marsel Magoa eta 'Magiaderia absolutoak' emanaldia. Honetan trikimailu ikusgarriek eta beste magia sorpresa harrigarriek izango dute protagonismoa. Ondoren, 18.30ean, Lore Lavanden 'La vida misma' estreinatuko da. René Lavand mago argentinarraren alaba da, mundu osoan ospea duena. Honek bizitzaren etapak, haurtzarotik zahartzarora, eta horietan gertatzen den guztia, azalduko du magiaren bitartez.

Egun horretan ere, 21.30ean, Albéniz & Alaitz Oraak 'The Art of Magic. Dala Illusions', magia eta dantza uztartzen dituen ikuskizun berritzailea, izango da.

Igandean, berriz, hilaren 28an, Raga Magoak programari amaiera emango dio 'Historias de un ilusionista' saioarekin, 13.00etan. Emanaldirako azti hau markatu zuten magia jokoen aukeraketa bat bildu da, ikusleengana hurbildu zutena, eta bere burua hobeto ezagutzen lagundu ziotena.

Horrez gain, asteazkenera arte, maiatzaren 31ra arte, Otxarkoagako udal zentroan ikusgai izango da Dramagia konpainiaren 'Emakumeak magian' erakusketa. Honetan dauden QR kodea duten xaflen eta kartelen bidez, emakumeek magiaren munduan duten paper garrantzitsua ezagutu daiteke.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Txurdinagak magia ikuskizunez gozatuko du asteburu honetan

Txurdinagak magia ikuskizunez gozatuko du asteburu honetan