Borrar
Gozo-gozo. AdobeStock

Trapagaran gilda hoberenaren atzetik abiatuko da

Udalaren eta Baturiken webguneetan dauden online inprimakiaren bidez apunta daitezke azaroaren 7ra arte udalerriko establezimenduak

Zurekin

Astelehena, 6 azaroa 2023, 10:25

Comenta

Trapagarango Udaleko Tokiko Merkataritza Sailak Baturik Merkatari, Ostalari eta Zerbitzuen Elkartearekin batera III. Gilda Lehiaketa jarri dute martxan. Lehiaketan izena eman nahi duten ostalariek azaroaren 7ra arte izango dute. Izen-ematea Udalaren zein Baturik elkartearen webguneko online inprimakiaren bidez egin ahal izango da.

«Herriko ostalaritza dinamizatu eta sustatzeko aurkeztu nahi dugu lehiaketa hau. Aurten gainditu egin nahi dugu iazko parte-hartzaileen kopurua, 15 ostalaritza-establezimenduk parte hartu baitzuten», aipatu du Miguel Ángel Gómez Viar Trapagarango alkateak.

Gilden hirugarren lehiaketa hau azaro eta abenduko segidako bi asteburutan egingo da, hots, azaroaren 24tik 26ra eta abenduaren 1etik 3ra. Lehiaketan parte hartzeko baldintzei dagokienean, gilda guztiak izango dute 1,5 euroko gehienezko prezioa eta lokalean zerbait hartu beharko da gilda eskuratzeko.

Sariei dagokienean, bezeroek hautatuko dute gilda irabazlea, eta, beraz, publikoak bere gilda gogokoena bozkatu ahal izango du errutero baten bidez. Errutero hori herritar guztiei banatuko zaie, eta parte hartzen duten tabernetan eta herriko hainbat tokitan ere lortu ahal izango da. Establezimendu irabazlearen saria hauxe izango da: diploma bat, garaikur bat, Radio 7 irratian irabazlea gomendatzeko publizitate-kanpaina bat eta udalerriko establezimenduetan erosketak egiteko 200 euroko txartela.

Parte hartuko duten establezimenduen kopurua zehaztean denean eta lehiaketaren datak hurbiltzen direnean, erruteroa zigilatzeko modua eta gilda gogokoenarentzako botoa uzteko tokia adieraziko dira, sari interesgarriak lortze aldera.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Trapagaran gilda hoberenaren atzetik abiatuko da

Trapagaran gilda hoberenaren atzetik abiatuko da