'Tigre galdua' filmaren irudi bat.

'Tigre galdua' filma, zinema aretoetara helduko da ostiralean

'Zinema Euskaraz' programaren baitan, pelikula euskarara bikoiztuta ikusi ahal izango da

Zurekin

Jueves, 20 de noviembre 2025, 13:45

Publiko orokorrari zuzendutako 'Tigre galdua' animaziozko film australiarra estreinatuko da Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) zenbait zinema aretotan ostiral honetan, azaroaren 21ean, 'Zinema Euskaraz' programaren eskutik. Filma euskarara bikoiztuta ikusi ahal izango da.

Publicidad

'Zinema Euskaraz' programa sustatzen duen Zineuskadi elkarteak jakinarazi duenez, aurten euskaratuta ikusiko den hamaikagarren filma da 'Tigre galdua'.

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak babestutako programaren helburua euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzea da, haur zein gazteei zuzendutako filmak bikoiztuz eta zinemagintzan euskararen hedapena bultzatuz.

Bastero Kulturgunea (Andoain), Cine Areria (Lazkao), Florida Zinemak (Gasteiz), Cines Gorbeia (Gasteiz), Niessen (Errenteria), Getxo Zinemak (Getxo), Cine Ikusgarri (Lekeitio), Oñatiko Zinema (Oñati), Usurbe Antzokia (Beasain), Zelai Aristi Aretoa (Zumarraga), Biteri Zinema (Hernani) eta Modelo Aretoa (Zarautz) dira filma emango duten aretoak.

'Zinerma Euskaraz' programaren baitan beste film batzuk estreinatuko dira datozen hilabeteetan, hala nola 'The Legend of Ochi' eta 'Chickenhare and the Secret of the Groundhog'.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad