Borrar
La Lotería Nacional de hoy sábado: comprobar resultados del 6 de diciembre
'Thelma eta Louise' pelikularen irudi bat.

'Thelma eta Louis', emakumeen arteko elkartasunaren eredu

Larunbata, 8 otsaila 2020, 01:20

Duela 30 urte, Thelma eta Louise cadillac batera igo ziren askatasunaren bila, haien bizitzetatik eta tratu txarretatik ihes egin nahian. Filma arrakasta itzela izan zen eta, urteak pasata, klasiko batean bihurtu da. Hogeita hamar urte igaro dira jada, eta bere protagonistek, Susan Sarandon eta Geena Davis, haien pertsonaien espiritu bera mantentzen dute, ikono feminista bihurtuz.

Sarandonek 73 urte ditu eta adin horretako emakumeen zimurrak defendatzen ditu. Beste aktore batzuk ez bezala, berak ez du inolako ebakuntzarik egin gazteago iruditzeko. Aktibista ere bada eta Donald Trump, Estatu Batuetako presidentearen aurkako protestetan parte hartu zuen. 'Globos de Oro' sarietan beltzez jantzi zen 'Me too' mugimendua salatzeko. Eta hauek adibide bi besterik ez dira.

Emakumeen elkartasuna

Geena Davis, fikzioan Thelmaren papera egiten duenak, Sarandonen eredua jarraitzen du. 64 urte ditu eta Mensa elkartearen parte da, non bere kideak oso koefiziente intelektual altukoak diren. Bi 'Oscar' ditu eta aktibista ere bada. Emakumeen eskubideen alde aritzen da batez ere. Berak aitortu bezala, 'Thelma eta Louis' filma izan zen feminista bihurtu zuena eta telebistan edo komunikabideetan agertzen den bakoitzean, genero diskriminazioaren aurka hitz egiten du.

Aktore biak lagunak dira gainera eta haien harremanak 30 urte iraun ditu. Zahartu gabe. Emakumeen elkartasuna da gehien bat 'Thelma eta Louise' filmaren gai nagusia eta aktore biak, pantailaz kanpo ere, emakume askoren eredu izan dira.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo 'Thelma eta Louis', emakumeen arteko elkartasunaren eredu

'Thelma eta Louis', emakumeen arteko elkartasunaren eredu