Borrar
Spotifyren logoa 3Dn. Fotolia

Spotifyk galerak hirukoiztu ditu, 2019arekin alderatuta

Musika entzuteko plataforma digitalak 581 milioi euroko galerak izan zituen aurreko urtean

Osteguna, 4 otsaila 2021

Comenta

Musikaren mundua digitalizatzea garesti ateratzen ari zaio Spotifyri. Plataformak, jakitera eman duenez, iaz galerak izan zituen, argitaratu berri duen aurreko urteko kontuen arabera. Kontu horietan azaltzen dutenez, 581 milioi euroko galerak izan zituzten. Eta egoera kezkagarria da, izan ere, 2019an 186 milioiko galerak izan zituztelako. Hortaz, orain, kopuru negatibo hori hirukoizten dute.

Eta bitxia bada ere, joera horretan sakontzen dute, nahiz eta iaz diru-sarrerak gora egin zuten. Dezente, gainera. Kapitulu honetan, 7.800 milioi euro sartu zituzten 'poltsan', urte batean 16,5%ko gorakada izan baitzuten. Dena den, kontuan izan behar da zati handi batek eskutik alde egin zuela egileen-eskubideak eta diskografiei ordaintzerakoan beraien lanak erabiltzeagatik, kasu honetan 5.865 milioi euro izan ziren, 16,3% gehiago. Beraz, diru-sarrera garbia 2.015 miloi eurokoa izan zen, enpresaren gastuei aurre egiteko nahikoa ez dena izan.

Esan bezala, aurreko atalean gora egin du enpresak, batez ere erabiltzaileen kopuruak gora egin duelako. Diru-sarrera guztiaren zati handiena suposatzen dute 'premium' ezizena jasotzen dutenek, 7.135 milioi euro. Eta taldea gero eta handiagoa da, 155 milioi pertsonak ordaintzen baitute zerbitzua erabiltzeko. Musika plataforma honen bitartez entzuten dutenen kopurua askoz handiagoa da erabiltzaile guztiak kontutan hartzen badira, baita doako formatuan erabiltzen dutenak, 199 milioi gehiago, orotara 345 izanik.

Dena den, aurreko urteko azken hiruhilekoan norbanakoak egindako bataz besteko gastua 4,26 eurokoa da, %8 baxuagoa. Egoera honen aurrean, enpresak erabakia hartu zuen familia planen kostua igotzeko Europa eta Latinoameriketako zazpi merkatuetan, momentuz emaitza txarrik eman ez diena, erabiltzailerik ez baitute galdu. Orain, Espainian zerbitzuaren salneurria euro bateko igoera jasan ondoren (otsailaren batean eman zen aldaketa hori Estatuan, eta zerbitzua kontratatuta duten pertsonak 14,99 euro ordaindu behar izatetik 15,99 euro ordaintzera pasa ziren), beste hogeita bost merkatuetan berdina egiten hasiko dira.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Spotifyk galerak hirukoiztu ditu, 2019arekin alderatuta

Spotifyk galerak hirukoiztu ditu, 2019arekin alderatuta