

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Askotan ikusi ditut, agian zuk ere, berehala biral egiten diren bideo mota horiek. Ehundaka pertsona hileta batean eta bat-batean abesti alai bat entzuten da. Egoera honetan pentsatzen dudan bakoitzean Irlanda etortzen zait burura. Bertan heriotza beste modu batean ikusten dute, ohorea eta ospakizuna bat etortzen dira maiz. Eta beti galdera berbera egiten diot nire buruari: zein abesti jarriko nuke nik?
Duela aste gutxi batzuk galdera hori berriro etorri zitzaidan burura. Baina kasu hortan nire irudimena ez zen Irlandara bidaiatu. Arriaga Antzokian geratu zen. Benetan gomendagarria den 'Adiorik ez' antzezlana ikustera joan nintzen. La Dramática Errante konpainiaren obra honen protagonistak Ane Pikaza eta Patxo Telleria dira eta zuzendaritza lanetan María Goiricelaya dago. Bertan heriotzari buruz mintzatzen da, baita galera bat gestionatzearen modu desberdinei buruz. Eta hiletei buruz, nola ez. Dantza egitea proposatzen dute Antonio Machínen melodia batekin. Milaka abesti goibelen ordez, alaitasuna aukeratzen dute. Irribarre batekin gogoratzea. Agian nik ere aukera hori hartuko nuke. Baina auskalo...
Gertuago daukadan ospakizunak nire kuadrillako bi lagunen ezkontzak dira. Asteburu honetan batu ginen Burgosen eta horri buruz egin genuen berba. «Denetarik» da normalean 'zure ezkontzan zein musika mota jarriko duzu?' galdetzen dudan bakoitzean jasotzen dudan erantzuna. Baina zer da 'denetarik'? Musika klasikoa entzungo dugu? Agian hardcore pixka bat? Horietan, normalean, pop rock da nagusi eta gauez reggaetona eta elektronika sartzen dira 'setlistean'. «Reggaeton 'zaharra' egongo da, dudarik gabe», esan zidan barrez Itziarrek. Diskoteka lightetara joaten hasi ginenean gogoratuko dugu dantzalekuan. Ideia bikaina eta dibertigarria.
Kasu hortan, ez dakit zein musika jarriko nuke, eskerrak argi daukadala ez naizela ezkonduko. Heriotzarena, hori bai, ezin dut ekiditu...
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Encuentran muerta en un río a la actriz Sophie Nyweide
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.