

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Grammyak utzi dituzten anekdotak birpasatzen ditudan bitartean abesti bat daukat buruan bueltaka eta bueltaka. Eta ez, ez da Benidorm Fest jaialdiko melodiaren bat ere ez. Aurreko ostiralean Shinovak 'single' berria kaleratu zuen ETS taldeko Iñigo Etxezarretarekin batera. 'El presente' diskoan erderaz grabatutako abestia elkarrekin birmoldatu eta 'Abendua' sortu dute, letra aldaketarekin eta elebiduna.
Neguan burusi azpian eta euria kalean entzuteko aproposa den abestia dugu. Izan ere, letrak aipatzen duen Ken Zazpi taldearen kutsua dauka. Gaztaroko desamodioak, hasierako intentsitatea. Emaitza bikaina lortu dute euskararen alde egindako apostu honetan. Azaroan 'Movemento' izeneko kolaborazioa atera zuten Tanxugueiras taldearekin batera.
Talde biek bat egitea erabaki dute gertu dituztela haien ibilbidean emango dituzten kontzerturik handienak. Shinovak hileko 15ean Bilboko Santana 27an joko du abenduan Madrileko Wizink Center erraldoian. Bestalde ETSk etenaldi bat egingo duela jakinarazi du, baina lehen jai hirukoitza eskainiko du. BEC-en 45.000 lagun inguru batuko ditu martxoan Arabako taldeak.
Egia esan, 'Abendua' ez da entzun dudan bakarra azken egunotan. Esne Beltza taldeak agur esan du ia bi hamarkadako ibilbidea eta gero. Miribillan jai ederra prestatu zuten Lamari, Gozategi, Kimuak, La Pegatina eta haien lagun eta 'maisu' den Fermin Muguruza. Atzean geratzen dira txosnetako parrandak, jai herrikoietako kontzertuak eta Kafe Antzokian astero dantzatutako abestiak. Hori bai, abestiak gurekin geratuko dira.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Las zarceras tras las que se esconde un polígono industrial del vino en Valladolid
El Norte de Castilla
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.