Shai, NBAko MVP eta Oklahomaren distira
Antolatzaile kanadarrak bere ibilbideko lehen eraztuna irabazteko aukera asko ditu
2025eko NBA denboraldiari izena bilatu behar badiogu: Shai izango litzakete. Shai Gilgeous-Alexander (SGA) da aurtengo izar nagusia. Kanadako jokalariak MVP (Most Valuable Player) saria ... irabazi du, eta bere joko bikainak Oklahoma City Thunder taldea gailurrera eraman du.
SGAren estatistikak ikusgarriak izan dira: batez beste 31 puntu, 6 asistentzia eta 5 errebote partidako, eta jaurtiketaren eraginkortasuna % 53koa izan da. Bere lidergoa eta eraginkortasuna erabakigarriak izan dira Thunder taldearentzat, eta haren jokoaren heldutasunak jarraitzaileak, adituak eta aurkariak txundituta utzi ditu. Defentsan ere maila bikaina eman du: 2 baloi-lapurketa partidako, eta beti agertu da une erabakigarrietan.
Kritikariek esango dute falta gehiegi pitatzen dizkiotela, berari egindakoak, noski. Eta horrek jaurtiketa libreak egitea eta partida bakoitzean puntu asko oparitzea eragiten du. Beno, denak ezin dira ados egon, baina Shai jokalari bikaina da.
Oklahoma City Thunder taldearen 2024-25 denboraldia borobila izan da. Talde gazte eta dinamikoak Mendebaldeko Konferentzian lehen postuan amaitu du, 58 garaipen lortuta eta playoffetan indartsu sartuta. Chet Holmgren, Jalen Williams eta Lu Dort bezalako jokalariek taldearen inguruan hazkunde ikusgarria izan dute, baina SGA izan da benetako gidaria. Taldeko entrenatzaileak, Mark Daigneaultek, joko-sistema malgu eta eraginkorra ezarri du, jokalari gazteek distira izan dezaten.
Playoffetan ere Thunder indartsu aritu da, eta etorkizun oparoa iragartzen zaio. NBAko analistek nabarmendu dute Oklahomako proiektua sendoa dela: gaztetasuna, talentua eta lider argia uztartzen dituena.
Shai Gilgeous-Alexanderek, beraz, ez du bakarrik MVP saria irabazi; Thunderen aro berri baten sinbolo bihurtu da. NBAko etorkizuna berari begira dago, eta badirudi Oklahomak bere izar distiratsuarekin goi mailan jarraituko duela.
¿Tienes una suscripción? Inicia sesión
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.