Borrar
Durangoko Azokan errespetuz jokatzeko deia egin dute astearte goizean Udalak eta Gerediagak NAHIKARI CAYADO

«Segurtasun neurri guztiak zorroztasunez betearaziko ditugu Durangoko Azokan»

Guneen barruan zein kanpoan arduraz jokatzeko deia egin dute astearte honetan Udalak eta Gerediagak

NAHIKARI CAYADO

DURANGO

Asteartea, 30 azaroa 2021, 13:24

Comenta

«Azokara etorriko diren euskal herritar guztiei herri osoan arduraz jokatzeko eskatzen diegu. Durangok ateak irekitzen dizkien bezala, errespetuz eta erantzukizunez bizi nahi dugu bertan». Ima Garrastatxuk, tokiko alkateak, astearte honetan helarazi duen mezua ezin daiteke argiagoa izan. Adierazi duenez, Gerediagatik eta Durangoko Udaletik esfortzu «oso handia» egiten ari dira larunbat honetan ateak irekiko dituen Azoka ospatu dadin, kulturzaleak eta kultur eragileak laguntzeko asmoz. Horregatik, segurtasun neurri guztiak «zorroztasunez» betearaziko dituztela esan du, bai Azoka barruan bai hortik kanpo ere: «Kulturaren alde egitea eta osasun neurriak betetzea gauza berdina direlako», arrazoitu du Durangoko Andra Mari elizpean egindako agerraldian.

Larunbat honetan irekiko du Durangoko Azokak bere 56. edizioa. Iazkoaren ostean, bazirudien aurtengoak beste urte batzutako antzeko kopuruak izango zituela. Dena den, eta azken asteetan pandemiak izandako eboluzioa dela eta, neurri zorrotzak hartu behar izan dituzte antolakuntzatik guztion osasuna zaintzeko.

«Azken egunetan ikusi dugu arduraz jokatzen badakigula. Hor izan ditugu, besteak beste, kontzertu erraldoiak edota alderdi politiko ezberdinen ekitaldiak, kalean zein barrualdean. Euskal kulturaren erakusleiho honetaz gozatzera gonbidatu nahi ditugu euskal herritarrak, baina beti arduraz jokatuz, bai Landako Gunean eta baita kanpoan ere. Behin eta berriz esan dugun bezala: arduraz barruan, eta arduraz kanpoan», azpimarratu du Garrastatxuk.

Aldi berean, Azokan sartzeko martxan jarri den txanda sisteman hitzordua eskatzera animatu ditu kulturzaleak. Udaleko ordezkariak gain, Gerediagako elkarteko, Azokako, Euskal Editoreen Elkarteko, Musika Bulegoko eta bertako ostalaritzako ordezkariak izan dira ere agerraldian.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo «Segurtasun neurri guztiak zorroztasunez betearaziko ditugu Durangoko Azokan»

«Segurtasun neurri guztiak zorroztasunez betearaziko ditugu Durangoko Azokan»