Borrar
Horietako bat «Fossiomanus sinensis» izenarekin bataiatua, 31 zentimetroko luzera aurkezten zuen. NATIONAL GEOGRAPHIC

Satorraren antza duten animalia hondeatzaileen duela 120 eta 131 milioi urte arteko lehen aztarnak aurkitu dituzte Txinan

Aurkitutako espezieak gaur egungo ugaztunen aurreko arbaso diren mamaliomorfoen familiakoak dira, eta urruneko ahaideak izan arren, lur azpiko bizitzarako egokitzapen bateratuak aurkezten dituzte

UNAI SARRIUGARTE

Larunbata, 17 apirila 2021, 19:44

Comenta

Txinan aurkitu dituzte satorraren antza duten animalia hondeatzaileen duela 120 eta 131 milioi urte arteko lehen arrastoak, Nature aldizkariak plazaratu duenaren arabera. Aurkitutako espezieak gaur egungo ugaztunen aurreko arbaso diren mamaliomorfoen familiakoak dira, eta urruneko ahaideak izan arren, lur azpiko bizitzarako egokitzapen bateratuak aurkezten dituzte.

'Jeholeko biota' izenarekin ezagunak diren espeziak Behe Kretaziko garaian bizi izan ziren organismo multzoa dira. Bi animaliak, aipatu bezala, duela 120 eta 131 miloi urte bitartean bizi omen ziren egungo Liaoning probintzia eta bere aldamenetan, Txinako ipar-ekialdean, hain zuzen ere. Izan ere, eremu horretan 'lagerstätte' bezala ezagutzen diren zenbait aztarnategi paleontologiko esanguratsu daude, fosil aberastasun ikaragarriak aurkezten dituztenak.

Esan bezala, aurkikuntzak aste honetan Nature aldizkarian plazaratu berri den 'Fossoriality and evolutionary development in two Cretaceous mammaliamorphs' izeneko artikuluan hartzen dira aintzat. Bertan, Historia Naturalaren Amerikako Museoko Paleontologia saileko Jin Meng eta bere lankideek Behe Kretazeoaren (duela 100 eta 145 miloi urteen bitartean) garaiko bi espezieren fosilak deskribatzen dituzte.

Bi espezieak ahaide urrunak izan arren, bakoitzak bere aldetik eboluzionatu omen zuen. Bi espezieak lurrazpiko bizimodura ondo baino hobetu egokitu ziren, eta, biak ekosistema honetan aurkitutako lehen hondeaketa laginak dira.

Lehendabizikoa, tritilodonteen familiakoa da, narrastien eta ugaztunen arteko tarteko itxurako izaki biziduna, alegia. Bertan ugaztun modernoen jatorria dagoelakoan daude. 'Fossiomanus sinensis' izenarekin bataiatua, ale honek 31 zentimetroko luzera aurkezten zuen. Beste espezieak, aldiz, 18 zentimetroko luzera zuen, ugaztun plazentarioen eta martsupial modernoen lehengusu urruntzat hartu daitekeena. 'Jueconodon cheni' izena daramana eutrikonodontoen klasekoa da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Satorraren antza duten animalia hondeatzaileen duela 120 eta 131 milioi urte arteko lehen aztarnak aurkitu dituzte Txinan

Satorraren antza duten animalia hondeatzaileen duela 120 eta 131 milioi urte arteko lehen aztarnak aurkitu dituzte Txinan