Borrar

Saio berriak eta itzulera esanguratsuak, ETBren programazio berrian

ETB1eko estreinaldien artean daude 'Euskal Herria Hegan' eta 'Dagoenean Bonbon'. Halaber, hizkuntzen unibertsoan eta euskararen munduan murgilduko gaituen 'Tribuaren Berbak' bueltan izango dugu

Asteartea, 2 iraila 2025, 15:52

Comenta

ETBk udazken honetarako prestatu duen programazioa aurkeztu zuen astearte honetan, Gasteizko FesTVal jaialdiaren barruan. Unai Iparragirre ETBko zuzendariak gidatu zuen aurkezpen ekitaldia eta berarekin batera, Joseba Urkiola eta Arantza Ruiz, EITBko Kiroletako eta Albistegietako zuzendariak, eta Maite Amundarain ETBko Albistegietako zuzendaria izan ziren, besteak beste.

Garena, batzen gaituena lelopean, ekitaldian ETB1eko programazioaren izarretako bat 'Euskal Herria Hegan' izango dela aurreratu zuten, ilusio eta mimo handiz prestaturiko proiektua. «Euskal Herria airetik zeharkatuko du bederatzi ataleko dokumental sail honek; gure lurraren esentzia inoiz ez bezala erakutsiko digu zentzumenentzako bidaia ikusgarrian. Musika funtsezko elementua izango da, narrazioarekin batera. Miren Gaztañaga aktoreak jarriko dio ahotsa kontakizunari eta Fernando Velázquezek sorturiko soinu-banda izango du bidelagun, Nafarroako Orkestra Sinfonikoak interpretatuta. Atal bakoitzean, gainera, bi euskal kantari ospetsuren emanaldiak izango ditu ikusgai», esan zuten.

Horrekin batera, 'Dagoenean Bonbon' saioa estreinatuko da ETB1en, Armintz Gorrotxategiren eskutik. Gozogile saga ezagunaren oinordeko den gazteak gutizia eta bidaia zaporetsu bati ekingo dio, euskal gozorik esanguratsuenen atzean dauden istorio eder eta harrigarriak ezagutzera emanez.

Bestalde, ETB1eko programaziora itzuliko da «Tribuaren Berbak», euskarari eta hizkuntzei buruzko entretenimendu eta dibulgazio saioa. «Gure nortasunaren oinarri den hizkuntza, euskara, izango du erdigunean, beti begirada positiboz eta modu eraikitzailean landutako edukiekin». Kike Amonarrizekin batera Izaro Arrutik gidatuko du programa.

'Desagertuta', 'Zeru Ahoak', 'Go!azen 12'...

Baina zerrenda askoz luzeagoa da. EITBk euskarazko fikzio seriatuarekin duen konpromisoaren barruan, udazkenean ikusgai izango ditugu ETB1en «Desagertuta», Primeran eta Netflixen marka guztiak hautsi dituen thrillerra, eta Donostia Zinemaldian aurrestreinatuko diren 'Zeru Ahoak' eta 'Go!azen 12'. Eguneroko saioei dagokionez, seigarren denboraldiari ekingo dio 'Biba Zuek!' saioak, Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia bikotearekin, gai sozialak, euskara, gure musika, kultura eta ohiturak ardatz hartuta.

Bueltan izango ditugu, halaber, saio hauek: «Mihiluze» (Ilaski Serrano eta Antton Telleria), «Txoriene» (Zigor Iturrieta eta Patricia Viteli), «Joseba Arguiñano, Sukalerrian», «11 Entzuteko» (Klaudio Landa), «Hitzetik Hortzera» (Mirari Martiarena), Nafarroa, Bizkaia, Xilaba eta Arabako bertsolari txapelketak jomugan hartuta, eta «Teknopolis» (Iñaki Leturia), zientzia, teknologia eta berrikuntza munduko azken nobedadeekin.

Albistegiei dagokienez, Asier Otegik aurkeztuko du 'Egun On' saioa Irati Errandonearekin batera, eta Nerea Reparaz itzuliko da gaueko 'Gaur Egun' albistegira. Eguerdietan Xabier Usabiaga ariko da eta asteburuetan Lierni Agirrezabala. Egunero «Kirolak» saioak eskainiko duen informazioarekin batera, iraileko lehen bi igandetan arraun denboraldiko bandera preziatuena jokatuko da: Kontxakoa. Esku pilotak ez du etenik izango eta urrian Winter Series zesta punta txapelketaren bosgarren edizioa hasiko da. Herri kirolek («Harri Herri» eta «Kirol Herri» saioekin), futbolak eta «Helmuga» saioko erreportajeek osatuko dute denboraldiko eskaintza.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Saio berriak eta itzulera esanguratsuak, ETBren programazio berrian

Saio berriak eta itzulera esanguratsuak, ETBren programazio berrian